2015 05 05 azokakAzoken balorazio ekonomikoaren azterketa, azoken normalizazioa eta azoka eta erosketa publikoa sustatzea dira lankidetza proiektuaren hiru lan ildoak

Ordiziako eta Tolosako udalek, eta Goimen eta Tolomendi landa garapeneko elkarteek bi herriotako nekazal azoken promozioa, etengabeko hobekuntza eta azoka egitura berri eta bateratua sustatzea helburu duen lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur Zaldibiako Goizane eraikinean. 'Azokak errotzen' izeneko elkarlan proiektu honek hiru lan-ildo nagusi ditu, eta ondare inmaterialean oinarrituta, azoka egitura berri eta bateratua sortzea proposatzen du. Igor Eguren Ordiziako alkateak, Ibai Iriarte Tolosakoak, Ana Rosa Imaz Goimeneko lehendakariak eta Antonio Artola Tolomendikoak sinatu dute dokumentua.

2015 05 05 azokak1Ordiziako zein Tolosako azoken ezaugarri eta antzekotasunak, hauen dinamizazio – gogoetak premiak, ondoriozko lankidetza proiektua dakar. Ordiziako eta Tolosako herri guneetan antolatzen diren azoketan Gipuzkoa osoko ekoizleek hartzen dute parte bide emanez populazio gehiago kontzentratzen den espazio horietara iritsiz.

Lankidetza- Hitzarmenarekin, Ordiziako azoka eta Tolosako azoken, promozioa, etengabeko hobekuntza eta azoka egitura berri bateratua du helburu, ondare inmaterialean oinarriturik. Azokak normalizatzera, erreferentzi bat izatea, gure herrietan eta kanpotarren aurrean, bertako eta kalitatezko produktuez hornitutako lehengaien saltoki nagusi direnez, nekazaritzaren eta herri nortasunean jomugatako bat izaten jarrai dezaten.

Aipatu diren azokak, bertan parte hartzen duten eragile zein azpiegituren saretzearekin bat, beren garapenerako, lanaren dinamizazioa, proiektu bakar eta komun batean bilakatzea da, zuzenean inplikaturik dabiltzan lau erakunde hauen aldetik. Ordiziako Udala, Tolosako Udala, Goimen eta Tolomendi.


ORDIZIA ETA TOLOSAKO UDALA, GOIMEN ETA TOLOMENDI LANDA GARAPENERAKO ELKARTEEN ARTEKO SARETZE LANA
ZERGATIK SARETZE LANA?
Tolosaldea eta Goierri aldeko baserritarrak E-05 ardatzaren inguruko azoketan dituzte beraien salmenta zuzeneko puntu garrantzitsuenak. Azokan planteatzen diren hainbat gabezi edo zailtasunak elkarlanean egitearena proposatzen dugu. Azokak normalizatzera, erreferentzi bat izatera gure herrietan, bertako eta kalitatezko produktuez hornitutako lehengaien saltoki izatea hain zuzen ere.
Horregatik Elkarte, udaletxe eta nekazal eragile eta gizartearena ere bai, guztien premia eta babesa behar dela ezinbesteko ikusten da. Azoka modelo berritzailea-eguneratua planteatzen da, azokak duten potentzialean eta gaitasunean oinarrituta.

PROIEKTUAREN FUNTSA: AZOKAK ERROTZEN ETA SARETZEN
E-05 ardatzean dauden herrietako ekonomiaren bilakaeran giltzarrizko funtzioa izan dute azokak . Gaur ere badute eta etorkizunera begira ere ezinbestekoak dira. Salmenta zuzenaren espazio hauek, lehen sektorearentzat klabeak direla ulertzen dugu, sektoreko ekonomia sendotzeko gune direlako, era berean, natur ondarea, paisaia, herri identitatea, lurralde antolaketa eta baliabideen kudeaketa dakarrelako.
Enparantzak errotzea, landa mundua hirian barneratzea da, eta abiapuntu, betiko ohiko kanal zuzenak, herriko azokak direla ikusten da.

Hemen, azoka egitura berri bateratua planteatzen da, ondare immaterialean oinarriturik, gizarte mugimendu berriak aktibatzea asmo duena hain zuzen ere. Baserritarrek gure herrietan, elikagaien hornitzaile direla ezin dugu ahaztu.

Lankidetza Proiektuaren 3 lan ildoak honakoak dira:
Azoka, interes publikokoa dugu, guztion ondare den heinean gai soziala ere badela ulertzen dugu. Bertan jasotzen den ondarea ezagutzea beharrezkoa dugu, eta zuzenean azokaren eragile funtsezko diren baserritarrentzat, gaur egungo azoketako egoera, baldintza edo funtzio ekonomikoa hobetzearen alde elkarlanean hiru lan ildo definitu ditugu:

1. GARRANTZI EKONOMIKOA
Azokaren balorazio ekonomikoa egingo duen azterketa: Azoka egunean herriko ekonomian sortzen den inpaktuaren neurketa egitearena planteatzen da, EHU ko Ekonomia Aplikatua departamentuarekin . Azterketa honek, azokak zuzenean eta zeharka suposatzen duen inpaktu ekonomikoa ezagutzen lagunduko digu.

2. AZOKAREN NORMALIZAZIOA
2.1 Azoketan dauden baserritarren arteko antolaketaren lanketa.
2.2 Azokarako barne araudi "komuna".
2.3 Ekoizle txikien zerrenda eta ofizializatzea
2.4 Postuen kontrola eta elikagaien bermea
2.5 Herri Azoka elementu bateratuen lanketa.

3. KONTSUMO EREDUA: EROSKETA PUBLIKOA
Azoka eta erosketa publikoa sustatu.
Herri dinamikan txertatzea, udalak antolatzen dituen edo dirulaguntza jasotzen duten , ekitaldi gastronomiko zein herri bazkarietan azokako produktuen erabilera zein herriko dendetan erostearen lehenestea.