TXILEKO VALPARAISO ESKUALDEKO ORDEZKARITZA BATI HARRERA EGIN DIO ORDIZIAKO UDALAK
Igor Eguren Ordiziako alkateak eta Los Andesko alkate Mauricio Navarrok lankidetza hitzarmena sinatu dute
Ordiziako Udalak Txileko Valparaiso eskualdeko ordezkaritza bati harrera egin dio gaur goizean. Xabier Martinez sukaldariaren eta udal ordezkarien eskutik Ordiziako azoka bisitatu eta gero, udalean ekitaldi xume bat egin da, eta Igor Eguren Ordiziako alkateak eta Los Andesko alkate Mauricio Navarrok lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, bi herrien arteko harremana sendotzeko konpromisoa hartuz, bai berrikuntza sozial eta produktiboaren alorrean, eta baita maila akademiko eta kulturalean trukeak egiteko ere. D'elikatuzen mokadutxo bat eginez amaitu da goizeko bisita. Arratsaldean, berriz, Goierri Eskola eta Lortek zentroa bisitatuko dituzte, eta bihar goizean Goieki garapen agentzia, besteak beste.
Goizean Ampo enpresan bisita bat egin eta gero iritsi da Ordiziara Txileko ordezkaritza. Azokara egindako visitan, esaterako, Valparaisoko Nekazaritza Ministerioko idazkari nagusia izan da. Bihar CAF enpresan ere izango dira. Horrez gain, eta baliaturik Txilen oso ezagunak diren Valparaisoko lau unibertsitateetako erretoreak daudela ordezkaritzan (Valparaisoko Unibertsitate Katoliko Pontifikala, Valparaisoko Unibertsitatea, Federico Santamaria Unibertsitate Teknikoa, Hezkuntza Zientzien Playa Ancha Unibertsitatea), lankidetza-hitzarmenak sinatuko dituzte EHUrekin, Deusto Unibertsitatearekin eta Arrasate Unibertsitatearekin.