2015 05 07 garagardoHamalau euskal garagardo marka dastatzeko aukera izango da Plaza Nagusian, 10:30ean hasita

Emaneurre taldeak Euskal Herriko Artisau Garagardo azoka antolatu du larunbaterako. Plazan izango da azoka (10:30-14:30 eta 17:30-01:00). Hamalau garagardo etxe elkartuko dira –batzuk garagardo mota batekin baino gehiagorekin– eta jatekoa ere eskainiko da. Azokari lotuta, goizean garagardoa egiteko ikastaroa egingo da D'elikatuzen, eta arratsaldean, 19:00etan hasita, Garagardo Txapelketa. Herritarrei azokara hurbiltzeko deia egitearekin bat, sorpresaren bat ere izango dela iragarri dute antolatzaileek.

Hamalau garagardo etxeak

1. BOGA (Mungia)
2. MALA GISSONA (Oiartzun)
3. BIDASSOA BASQUE BREWERY (Irun)
4. SESMA WREWING (Sesma, Nafarroa)
5. GARAGART (Gasteiz)
6. ZER B (Arrasate)
7. MITIKA (Iruñea)
8. ZARAUTZ BEER COMPANY (Zarautz)
9. GAR and GAR (Donostia)
10. BASQUELAND BREWING PROYECT
11. OLBEA (Agurain)
12. GROSS (Donostia)
13. FALKENG BREWING (Gasteiz)
14. EGURROK (Ordizia)