‘ARRISKUAK ETA PREBENTZIO NEURRIAK MERKATARITZAN’ IKASTAROA
Maiatzaren 26, 27 eta 28an izango da, eta maiatzaren 20rako eman behar da izena
Erregimen jeneraleko langileei, autonomoei eta merkataritza sektoreko langabetuei zuzendutako 'Arriskuak eta prebentzio neurriak merkataritzan" ikastaroa egingo da Ordizian, udaleko merkataritza sailaren ekimenez. Maiatzaren 26, 27 eta 28an izango da, eta sei orduko iraupena izango du. Maiatzaren 20rako eman behar da izena. Hobetuzek, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak, finantzatuko du ikastaroa %100ean.
Ikastaro honek prebentzioaren kultura bultzatzea eta Lan arriskuen prebentzioari dagokion 31/1995 Legearen 19. Artikuluarekin betetzeko pausoa erraztea ditu helburu bezala, edozein motatako espediente zigortzaile edo istripu saihesteko lagungarria izango delakoan.
Merkataritzako arrisku zehatzak eta lehen sorospenak landuko dituen ikastaro hau Einber Prevenalia enpresaren bitartez antolatuko da eta %100ean Hobetuzen diru-laguntza izango du, merkatariarentzat dohainik.
Data: Maiatzak 26, 27 eta 28
Ikastaroaren iraupena: 6 ordu
Ordua:14:30tik 16:30era
* Ikastaro honetan parte hartzeko ezinbestekoa da maiatzaren 20ko 14:00ak baino lehen zuen datuak erraztea 648 700 658 telefono zenbakira deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. e-postara mezua bidaliz.