500 euroko bi emango ditu 8 establezimenduko ibilbideak egindakoen artean

ORDIZIAN Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteak, Ordizia garatzeko sektore ekonomiko honek duen garrantzia ikusita eta une honetan sektoreak dituen zailtasunak kontuan izanda, Ordiziako merkatari txikiak babesteko eta sustatzeko kanpaina jarri du martxan atzo. Eusko Jaurlaritzaren laguntza du eta “ORDIZIAN IBILBIDEA” leloa du. Elkarteko establezimendu guztiek hartzen dute parte. 

Hala, ORDIZIANek guztira 6.000 promozio-kartila banatuko ditu elkarteko kide diren establezimenduen artean, eta hauek beraien bezeroen artean zozketetan parte har dezaten. Kontsumitzaileek  kartilak bete eta BARRENA Kultur Etxean dagoen postontzian sartu beharko dituzte  zozketa egunak baino lehen.

Bezeroak elkarteko kide den establezimendu batean erosketa egiten duen bakoitzean, eta promozio-kartila eramaten badu, horretarako prestatutako espazioan zigilua jasotzeko du. Zozketan parte hartu ahal izateko, kartila bakoitzak kanpainan parte hartzen duten 8 establezimendu desberdinetako zigiluak eraman beharko ditu.

Zozketatutako sariak 500 euroko 2 opari-txeke izango dira erosketa edota kontsumizio moduan ORDIZIANeko kide diren establezimenduetan gastatzeko, horretarako ezarritako epean.

 

KANPAINA EPEAK

Ibilbideak eta epeak bi dira:

Ordizian I. Ibilbidea

Urriaren 19tik 31ra bete eta postontzian sar daitezke kartilak.

Lehenengo txekearen zozketa publikoa azaroaren 2an izango da 12:00etan D’Elikatuzen. Irabazleak azaroaren 13a arteko epea izango du opari-txekea xahutzeko.

Ordizian II. Ibilbidea

Azaroaren 2tik 14ra bete eta postontzian sar daitezke kartilak.

Bigarren txekearen zozketa publikoa azaroaren 16an izango da 12:00etan D’Elikatuzen. Irabazleak azaroaren 27a bitarteko epea izango du opari-txekea xahutzeko.