Ordiziako Udalak, Ieteam aholkularitza enpresarekin batera, Ordiziako merkataritza sektorea, berrikuntza eta hobekuntza proposamenak exekutatuz, sustatzeko baliagarria izango den proiektu bat aurkezten du.

Behin Ordizia Zabalik diru-laguntza programa arrakastatsua, lokal hutsak merkataritzarako berrerabiltzea lortzen ari den programa eta belaunaldi aldaketari erantzuna emateko ere baliagarria dena, martxan jarri ondoren, Ordiziako Udalak herriko ohiko merkataritzari bultzada berri bat eman nahi dio berrikuntzari lotuta proiektu berriak landu nahi dituzten saltokiei aholkularitza  emanez, hauek herrian eta eskualdean erreferente izaten jarraitzeko helburuarekin.

2009an burutu zen merkataritzako kanpaina instituzionalaren ondoren, Ordiziako Udalak elkarlan desberdinak aurkeztu ditu enpresa eta erakunde desberdinekin, guzti horiek herriko merkataritza sektorea bultzatu eta dinamizatzeko asmokin. Horietako elkarlan baten ondorioz 2010ean Merkataritza biziberritzeko plan berezia lantzeko oinarriak jarri ziren eta plan hau 2012an aurkeztu zen, herriko merkataritza indartzeko ematen ari diren pausoak finkatzeko baliagarria izan delarik.

 

Merkataritza biziberritzeko plan honekin ditugun helburuen artean, merkataritza gunean dinamizazio ekintzak antolatzea, Ordizian merkatari elkartea eta Udalaren arteko harremana sendotzea, ekintzaileentzat aipatutako diru-laguntza programa, merkataritza gunea erosoagoa eta erakargarriagoa egiteko bideratutako zenbait inbertsio urbanistikoak, ostalaritza eta merkataritza mahaiak osatzea, sektorearen profesionaltasuna eta orain esku artean dugun proiektu hau burutzea daude, azken hau parte hartzen duten saltokiei balio erantsi bat ematea helburua duelarik.

 

Azken helburu honentzat Ordiziako Udalak aurrekontu bat sortu zuen 2014an eta honen bitartez proiektua esleitu zen, lehiaketara aurkeztu ziren hiru enpresen artean Ieteam aholkularitza enpresa izan zelarik irabazlea. Enpresa hau izan delarik, Udal merkataritza bulegoko gainbegiratuarekin, proiektu hau landu duena.

 

Proiektuak bi fase jasotzen ditu. Lehenengo bat non akzio hezitzaile bat jasotzen den, “Berrikuntza Ordiziako ohiko merkataritzan” jardunaldi edo tailer baten bitartez. Eta bigarren fase bat non Ieteam enpresak eta Merkataritzako bulegoak, merkatariekin batera eta saltokian bertan, txosten pertsonalizatu bat landuko duten saltokiari balio erantsi bat emango dien ideia horiek burutzeko.

 

 

 

v     JARDUNALDIA “BERRIKUNTZA ORDIZIAKO OHIKO MERKATARITZAN”.

 

 

Jardunaldia azaroaren 17an, asteartea, 14:30tik 16:30ra ospatuko da D´elikatuz zentroan. Parte hartzeko ezinbestekoa da merkatarien izen ematea azaroaren 16a 14:00ak baino lehen merkataritza bulegorekin harremanetan jarriz 658700658 telefono zenbakira deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidea erabiliz.

 

Jardunaldi edo tailerra proiektu honetarako Ieteam enpresako ordezkariak diren Ainara Muga, Ana Pagés eta Heléne Hiribarren eskutik aurkeztuko da, sektore honen eta enpresa munduaren ezagutza izanik, herriko merkataritzan ezarri daitezkeen ideia berriztatzaile eta hobekuntza praktika desberdinen adibideak jarriko dituztelarik.

Tailer honetako edukiak bi multzo handitan banatzen dira; komunikazioa eta kudeaketa. Segmentazioa, merchandising, bezeroari arreta, konpetentziaren obserbazioa, hornikuntza eta bezeroen kudeaketa ere landuko dira.

Gainera, parte hartzen duten saltokien praktika onak eta hobetu beharrekoak identifikatuko dira.

Tailerraren helburua, herriko merkatariek beste saltoki batzuetako akzio berriztatzaileak barneratzea eta berrikuntzaren balioa ulertzea izango da, bezeroei zerbitzu hobeago bat eman eta saltokiaren irudi erakargarriago bat lantzeko.

Hasiera batetan 12 laguneko gehieneko talde batekin lan egin nahi da jardunaldia eraginkorra izatearren eta hau horrela izanik behar izanez gero bigarren jardunaldi bat antolatuko litzateke. Jardunaldi gainera, pausoa eman eta bigarren fasean parte hartu nahiko duten merkatariek identifikatzeko baliagarria izango da.

 

Proiektuaren bigarren fasean saltokian bertan eta merkatariarekin batera diagnostiko zehatz bat lantzean datza, honen bitartez txosten bati forma eman eta merkatariak txosten hau hobekuntza akzioak burutzeko lan tresna moduan erabiltzeko. Behin txostena emandakoan, Udal merkataritza bulegotik eta Ieteam enpresatik akzio horiek gainbegiratuko dira.

 

Ordiziako Udal merkataritza bulegoak eta Ieteam enpresak proiektu hau Ordiziako sektore komertzialari bultzada berri bat emateko baliagarria izango delakoan konfiantza osoa dute eta saltoki batzuk honen bitartez pauso berri bat eman eta herrian baita eskualdean ere diferentziatu eta erreferente batetan bihurtzeko aukera izango dutela ere.