GESALAGAK EGITEN DU EUSKAL HERRIKO TXISTORRA HOBERENA
Guztira 46 ekoizle aurkeztu dira Ordizian izan den lehiaketara
Zarauzko Gesalaga aurreprestatuak izan da Ordizian irabazle gaur, abenduak 16, ospatu den Euskal Herriko XVIII. Txistorra lehiaketan. Txapeldunak Txapela garaikurra eta diploma jaso ditu eta, garaikurra eta diploma bana jaso dituzte Tolosako Muñagorri Harategiak (2garrena) eta Aiako Txarri Txiki Harategiak (3garrena). Bestalde, Segurako Ondarre harategiak (4garrena) eta Oiartzungo Embutidos Etxekoak (5garrena) diploma bana jaso dute. Guztira 46 ekoizlek aurkeztu dituzte haien hestekiak horrela banaturik: Gipuzkoako 34 eta Nafarroako 12.
Epaimahaikoek txistorraren itxurari, osagaiei eta zaporeari erreparatu diete produktu hoberena aukeratzerakoan eta orokorrean izan den maila ona nabarmendu dute.
Epaimahaia ondorengoek osatu dute: Jose Juan Castillo, Aizpea Oihaneder (Xarma jatetxea, Donostia), Joxean Eizmendi (Ilarra Jatetxea, Donostia), Roberto Ruiz (Frontón Jatetxea, Tolosa), Iker Markinez (Kuko Jatetxea, Ormaiztegi), Eneko Azurmendi (Lazkaoetxe jatetxea, Zaldibia), Eukene Navío (Hotel-Restaurante Castillo), Juanma Garmendia (Kattalin Erretegia, Beasain) eta Imanol Gaztañaga (Zubibi Jatetxea, Ordizia); Jose Antonio Mujika eta Juan Garmendia harakin ohiak, Luis Mokoroa (Euskal Gastronomia Anaiartea) eta Sonia Tapia (Aholkulari gastronomikoa).