ORDIZIAK ARRAKASTA HANDIZ OSPATUTAKO AZOKAREKIN AGURTU DU URTEA
Idizabal gaztak nazioartean izan duen arrakasta aitortu da
Ordiziako Gabonetako Azoka Bereziaren baitan, Idiazabal Jatorri Izendapenak, ohore handiz ospatu du, Ordiziako IDIAZABAL GAZTAREN KOFRADIAREkin elkarlanean, 2015an Nazioarte mailan sarituak izan diren Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztandegien aitortza ekitaldia. Izaro Iraetak aurkeztu du ekitaldia, erakundeetako ordezkariak lagun zituela (Ordiziako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua…) eta gaurko protagonistak izan diren gaztagile sarituak zoriondu nahi izan dituzten beste hainbat lagun.
Ekitaldia Goierriko Bertso Eskolako Eneko Araiztegi eta Aitor Irastortzaren bina bertsorekin hasi da, ondoren Idiazabal Jatorri Izendapeneko Jose Mari Ustarrozek, gaztandegiei eskertza hitzak zuzendu dizkielarik, Jatorri Izendapena eta Idiazabal Gaztaren sustapenean egiten duten lanagatik.
Ondoren, Izaro Iraetak, banan banan saritu guztiak aurkeztu ditu, ospatu den azken Lehiaketatik hasiz:
Ingalaterran azaroaren 26an ospatu zen World Cheese Awards, nazioarteko lehiaketa entzutetsuan lortutako diplomak emateko aukera izan da gaurkoa.
Bederatzigarren urtea da Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztandegiek WORLD CHEESE AWARDS lehiaketan parte hartzen dutela eta aurreko urteetako bezain emaitza bikainak ateratzen dituztela. Azpimarratzekoa da aurtengoan ere SUPER URREA sari bat eraman dutela eta horrelako errekonozimenduak artzaiak bere eguneroko lanean jarraitzera animatzen dituela.
Emaitza ezinhobea izan da aurtengoan ere 31 domina lortuz: Super Urrezko 1, Urrezko 1, zilarrezko 13, brontzezko 15 eta artisau gazta onenari beste 1.
Bestel lehiaketan hauetan ere sariak jaso dituzte: VIC-en ospatu den Lactium, Artisau Gazten III. Lehiaketa, 2015 “Gourmet Quesos” lehiaketa, 2015 Roma Saria Nazioarteko Lehiaketa, Great Taste 2015, eta Seu D´Urgell-en ospatutako Pirioniotako Artisau Gazten Lehiaketa.
Aipamen berezia merezi du Joseba Insausti Artzai Ordiziarrak lorturiko 2015 Espainiako Elikagaiak Gazta Onenari sariak.