Aranzadi Zientzia elkartea omenduko da eta aitortza jasoko du Joseba Insausti artzain ordiziarrak

Ordizian 2016ko azoka berezien egutegiari hasiera emango dion Artzain Eguna ospatuko da martxoaren 30ean Ordizian. Artzainak eta gazta dira protagonista goiz horretan. Besteak beste, Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egingo da, Tolosako Fronton Jatetxeko Roberto Ruiz  sukaldariaren eskutik. Eguneko xehetasunak ostiral honetan azaldu dira Gipuzkoako Foru Aldundian.

Ordiziako Udalak honako erakunde hauekin batera antolatu du azoka: ELE Latxa-ardiaren Gipuzkoako Elkartea, Lurgintza, Idiazabal Gaztaren Jatorri Izendapena, eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradia.

Goizean goiz ekingo zaio egunari, Plaza Nagusian eta inguruetan egingo den asteroko azoka izango da protagonista. Horrez gain, gazta,  Goierriko produktu eta Gipuzkoako artisauen  saltokiak jarriko dira.

 

Aharien  erakus- lehiaketa   

Aurten, Garagartza plazan, 9:00etan hasita, latxa arrazako 50 bat artzainen aharien erakusketa-lehiaketa eta salmenta egingo da. Bertan, 200 abelburu inguru  izango dira ikusgai, zalantzarik gabe, Euskal Herriko erakusleiho garrantzitsuena gai horren inguruan, kalitate eta kopuruz Euskal Herriko bakarra.

Bi   motako animaliak izango dira lehiaketa-erakusketa horretan: latxa mutur-gorriak eta latxa mutur-beltzak.    

Mutur-gorrien kasuan Aralar, Ernio, Izarraitz, Gabiria, Azpeitia edo Donostialdeko animaliak izango dira ikusgai.  Mutur-beltzetan, berriz, Urbia, Elgoibar, Legazpi, Ordizia, Zerain eta Oñati ingurukoak.

Latxaren lehiaketa morfologikoa izango da. Baina, animali horien arraza estandarrean oinarrituko dira epaileak ardi latxaren hautapen-eskeman sartu gabeko animaliak puntuatzean. Era berean, hautapen-eskemako animalietan, genealogia-balioak izango du lehentasuna (gurasoak, kumeak), morfologiaren gainetik.

Garagartza Plazan gazta egingo da zuzenean haurren gozamenerako, nagusiki. Baina oso erakargarriak diren beste ekintzak ere izango dira. Esaterako, mamie dastaketa eta eguerdi partean ardien ile-mozketa, makinaz zein eskuz.

 

 Transhumantzia birgogoratuz

Goizeko 11.00ak aldera, garai batean artaldeak negua bukatzen zenean mendira joateko herri barrutik igarotzen ziren bezala, Ordiziako Herri Zaharretik barrena ibiliko dira 2.000 ardi baino gehiago. Era horretan, gaur egun, garraioak ematen dituen aukerei esker ahaztua dugun pasadizoa bizi ahal izango dugu.  

 

Roberto Ruiz eta Aranzadi Zientzia Elkartea

11:15etan, Ordiziako Udaletxeko Batzar aretoan, Roberto Ruiz, Tolosako Fronton Jatetxeko  sukaldariak Idiazabal gazta gaztea ebakiko du. Baina, aldez aurretik, ARANZADI Zientzia elkarteari omenaldia egingo zaio ,Euskal Herrian naiz Euskal Herritik kanpo Idiazabal Gaztaren banaketa eta difusioan egindako lanagatik. Baita, gaztaren erregulartasun-kalitate sariak banatuko zaizkie Abadiñoko Itxaso Barrenetxea artzainari eta  Sunbillako (Nafarroa) Luis Vicente Larrarteren Lizun gaztandegiari ere.   

 

Joseba Insaustiri aitortza

Udaletxeko ekitaldian zehar Joseba Insausti artzain Ordiziarrari “Premio Alimentos de España 2015, al Mejor Queso” Saria dela eta merezitako aitortza ekitaldia egingo zaio.

Ohitura den moduan, goiz guztian zehar  Garagartza Plazan 40 Euskolabel arkume burruntzian prestatuko ditu Karlos Ibarrondok.  11.30etatik aurrera arkume pintxoak salgai jarriko dira eta bildutako dirua ASPANOGIrentzat, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearentzat, izango da.

Bisitariek  Idiazabal Pakete Gastronomikoaz gozatzeko aukera izango dute, non herriko 5 jatetxek “Idiazabal Menu” paregabe bat + D´elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentrorako sarrera bat eskainiko duten, guztia 23€tan.

 

EGITARAUA

9:00- Ahari eta ardien erakusketa-lehiaketa Garagartza plazan.

Eusko Labela duten esne bildotsak burruntzi eran erreketa Garagartza Plazan.

11:00- Artaldeak igaroko dira gune Historikoan barrena.

11:15- Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala, Udaletxeko Batzar aretoan. Roberto Ruiz, Tolosako Fronton Jatetxeko sukaldariak ebakiko du gazta berria.

Aldez aurretik, Aranzadi Zientzia Elkartea  omenduko da, eta gazta kalitatearen eta erregulartasunaren sariak emango dira. Joseba Insausti artzain Ordiziarrari “Premio Alimentos de España 2015, al Mejor Queso” Saria dela eta merezitako aitortza ekitaldia egingo zaio.

11:30- Gazta egitea eta mamie dastaketa, Garagartza plazan.

11:30- Eusko Labela duten burruntzian erretako esne bildotsen dastatzea, Garagartza plazan, ASPANOGIren, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearen, alde.

12:15- Ile-mozte erakustaldia, Garagartza Plazan.

Goizean asteroko ohiko feria egingo da, gazta-salmentarako eta Goierriko artisautza produktuen saltokiak ere jarriko dira. Trikitilariek eta dultzaina-joleek alaituko dute herria.