Lokal komertzialak berreskuratzera da helburuetako bat

'Ordizia Zabalik' hiru norabidetan landutako proiektua da. Alde batetik, ekarpen berriztatzaileren bat egin dezaketen negozioak erakartzea, bestetik, dauden behar komertzialei erantzuna eman dentsitate baxua izan dezaketen herriko guneak biziberrituz, eta azkenik, txikizko merkataritzan belaunaldi aldaketari erantzuna eman. Ulertzen da ere honen bitartez lanpostu berriak sortu eta lokal komertzial hutsak berreskuratzeko baliagarri izango dela.

Lehen edizioa 2013ko abenduan aurkeztu eta 2014ean jarraipena eman ondoren, 2015eko irailean ireki zen hirugarren deialdi honetako eskaerak egiteko epea eta 2016ko urtarrilean itxi zen, honen emaitza programari atxikitako beste zazpi ekintzaile izan delarik. Ekintzaile hauek, diru-laguntza apirilean jasotzen hasi ziren eta hiru urteetan zehar lokal komertzialen alokairuko gastuari aurre egiteko baliagarria den diru-laguntza hau jasotzeko aukera izango dute, ondorengo portzentajeekin; lehen urtean udalak %75a (hilean 300€ gehienez) finantzatuko du, bigarren urtean %50a (hilean 200€ gehienez) eta hirugarrenean %25a (hilean 100€ gehienez).

Laguntza jasoko duten ekintzaile berriak dituzten zazpi establezimendu komertzialak ondorengoak dira: GOFI haur eta gazteen moda, CONCORD SCHOOL hizkuntza akademia eta errefortzu eskolarra, JUSA HIZA ardotegia, L´ATELIER arkitektura bulegoa, GOROSTI belar-denda, ZEBERIO harategia eta IKERNE ile-apaindegia.

Ekintzaile berrientzat aurreikusitako aurtengo gastua 18.900€ dira eta gastu honi aurreko bi deialdietako ekintzaileei aurten bideratutako 16.700€ak batuz gero, 35.600€ko kopurua ematen du 2016ko aurrekontuetan diru-laguntza programa honi bideratzeko.

 

15 negozio berri martxan

Hirugarrengo deialdia izanik, programa arrakastatsu bati buruz ari garela esan dezakegu eta balorazio oso positiboa egin daiteke. Laguntza honen bitartez 15 dira negozioaren jarraipena jasan edo ekimen berrien bitartez martxan jarri diren establezimendu komertzialak, baina hauez gain eta laguntza honetatik kanpo ere beste zenbait ekintzaile badira bere proiektua gauzatzeko Ordizia egoitza moduan aukeratu dutenak, bai txikizko merkataritzan, zerbitzu enpresetan eta ostalaritzan.

Laguntza programa honetako azken deialdian baita aurrekoetan ere, oinarri arautzaileak oso antzekoak izanik, programan parte hartzeko eskaera egin nahi izan duten pertsona ekintzaileak ondorengo betekizunei erantzun behar izan diete; negozio proiektu bideragarri bat izatea, dagozkien zergen ordainketa eta gizarte-segurantzakoak eguneratuta izatea, proiektu berriaren egoitza izango den lokalaren jabea dagokion eskaera orria aurrez osatuta izatea, ekintzailearen curriculuma eta jardueraren bideragarritasun plana.

Gainera, Ordiziako Merkataritza bulegoak herriko lokal komertzialei buruzko eskaintza eta eskariaren informazioa jaso eta eguneratu zuen, informazio hau alokairuen gutxienezko eta gehienezko prezioak finkatzeko baliagarria izan zelarik. Lokalen jabeei prezio hauek errespetatzera gonbitea egin zitzaien, alokairua eta merkataritza sektorea bultzatzeko helburuarekin, eta nabarmendu behar da orokorrean lokalen jabeen jarrera oso lagunkoia eta baikorra izan dela.

Ordiziako Merkataritza bulegotik diru-laguntza programa honi 2017an ere jarraipena emateko aukera aztertzen ari da, honetan Ordiziako merkataritza sektoreari balio erantsia emango dioten proiektuak eta faktore desberdinengatik dentsitate komertzialaren beherakada jaso izan duten guneak ardatz bezala izanik.

Gaur egun diru-laguntza programa hau itxita egonik eta datorren urterako deialdia egiteko aukera zehaztu bitartean, herriko merkataritza sektore osoari eta Ordizian bere negozio ideia aurrera atera nahiko duten ekintzaile potentzialei laguntza ematen jarraituko da Merkataritza bulegotik.

 

Arreta eta aholkularitza hau jasotzeko D´elikatuz zentroan kokatuta dagoen Merkataritza bulegora zuzendu beharko da interesa duen hori eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.helbidearen bitartez baita 943160673 eta 639513495 telefono zenbakien bitartez ere bulegoarekin harremanetan jartzeko aukera izango da.