25 establezimenduek Plaza Nagusian edo komertzioko ate ondoan eskainiko dituzte euren eskaintza hoberenak

Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak elkarteak, Ordiziako Udalaren laguntzarekin, XII. Stock eta Kale-Azoka eskainiko du ostiral honetan eta larunbatean. Ekimen honetan bi ekintza bat egingo dira, Stock azoka Plaza Nagusian eta  Kale-azoka herriko kaleetan, produktuak saltokien aurrealdean aurkezturik. Bi ekintza hauetara batuko da ‘Marta’ artisau eta jostailu denda, haurrentzat eskulan tailerra antolatuz.

XII. Stock azoka Plaza Nagusian antolatuko da eta Kale-azoka lagun izango du dendarien produktuak saltokien atarietan aurkeztuz. Ekintza hau ostirala eta larunbatean goiz eta arratsaldez antolatuko da beste behin, dendari eta herritarrek beste edizioetan egindako balorazio positiboari erantzunez.

Merkataritza berriaren eta Ordiziako ohiko eta kalitatezko merkataritzaren eskaintza Stock eta Kale-Azokan ere islatuta ikusiko da, Gipuzkoa eta Bizkaiko beste herrietatik datozen beste saltoki batzuekin batera produktu aukera zabala kaleratuz. Goierritarrek bertatik bertara kalitatea prezio eskuragarrian izango dute.

Stock azoka eta Kale-azoka antolatzeko erabiltzen den ingurunea, Plaza Nagusia, Alde zaharra eta gertuko kaleak, erakargarritasun handia sortzen dute parte hartzera gonbidatutako saltokien artean eta hauek askotan nabarmendu dute ekitaldiaren antolaketa ona baita bisitari eta bezeroen erantzun ona. Honen adibide da hauetako batzuk aurreko edizioetan parte hartu eta oraingoan ere izena eman izana.

Ekimen honetan 25 saltoki parte hartuko dute, 18 Ordiziakoak eta 7 beste herritatik etorritakoak.  Plaza Nagusiko Stock Gunean 13 dendek hartuko dute parte, ingurune ireki, eroso eta atsedengarri batetan beraien produktuak eskainiz. Herriko kaleetan antolatuko den Kale-Azokan ordea 12 saltokien aurrealdean denboraldiko produktuak eta aukerak izango dira eskuragai, Alde zaharretik eta inguruko kaleetatik ibilbidea erakargarriagoa eginez.

 

  • Stock Gunean parte hartzaileak;

(irailaren 16 eta 17an 10:00tik 14:00tara eta 17:00etik 20:00etara)

Ness moda (Ordizia), Bakas moda (Ordizia), Bide Moda (Ordizia), Porfirio Fernandez moda hombre (Ordizia), Mirentxu moda infantil (Ordizia), Narai moda infantil (Ordizia), Mabel moda (Arrasate), Hamairu moda (Urretxu), Susi moda (Durango), Caribu moda (Durango), Elena moda (Zarautz), Jazki moda (Zarautz), Vulcano (Zarautz).

 

  • Kale-Azokan parte hartzaileak:

(irailaren 16 eta 17an 10:00tik 13:00era eta 17:00etik 20:00etara)

Gofi Berri haurren moda (Legazpi Kalea), De la Cuesta ehunak eta etxerako gaiak (Plaza Nagusia), Vicuña Sport (Kale Nagusia), Arantxa mertzeria (Kale Nagusia), Kixmi moda eta osagarriak (Kale Nagusia), Oskarbi zapata-denda (Kale Nagusia), Vicuña Confección (Santa Maria Kalea), Lena lentzeria (Santa Maria Kalea), Foto Ordizia (Santa Maria Kalea), Ttipi-Ttapa gazteen moda (Santa Maria Kalea), Irurena mertzeria (Urdaneta Kalea), Palomo moda (Urdaneta Kalea)

 

  • Haurrentzat tailerra:

(Irailak 16, ostirala, 17:30tan eta irailak 17, larunbata, 11:30tan)

‘Marta’ Artisautza eta jostailu dendaren titularra den Martaren eskutik haurrentzat sormenezko tailerra eskainiko da txikienak bere irudimenari askatasuna eman eta Martaren aholkuekin tarte dibertigarri bat gozatzeko. Ostiraleko tailerrari arratsaldeko 17:30tan emango zaio hasiera eta larunbatekoari goizeko 11:30tan.

Aipatu beharrekoa da, ekintzaileei laguntza emateko programak sortutako dinamika positiboak, emaitza nabarmenekin, establezimendu komertzial berriak irekitzeko baliagarria suertatu dela eta kasu batzuetan ere, belaunaldi aldaketari erantzuna emateko. Nabarmendu behar da uda garaiaren ateetan eta udako oporretatik bueltan ere ekintzaile potentzialen bisiten gorakada informazio eske, beraien proiektu edo negozio ideia Ordizian ezartzea dutela helburu. Hauetako batzuk obra edo berritzeari hasiera eman diote dagoneko eta epe laburrean bere ateak irekiko dituzte.

Udal merkataritza bulegoak, jakinda ere aurretik lan handia egitear dagoela, sektorearentzat lagungarriak izan daitezken horrelako ekimenetan laguntza eskaintzearen aldeko apustua egiten du, merkatariei protagonismoa emanez eta bezero baita herritarren ezinbesteko babesarekin.