Erakusleiho lehiaketa, Ordizian erosketa-opari bonoak, Olentzero eta Errege Photocall-a, Erregetako opilen zozketa, Eguberritako pintxo-potea, Txu-txu trena eta haur parkeak antolatu dira

Aurten ere eta eguberritako argiteriaren piztearekin batera ORDIZIAN merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak, Ordiziako Udalaren laguntza eta babesarekin, Eguberritako kanpaina aurkezten du. Kanpaina honen bitartez, merkataritza sektorearentzat urteko kanpaina garrantzitsuenetako bat den honetan, Ordiziarrak eta bisitatzen gaituzten Goierritarrak kultura eta aisia aukera erakargarria gozatzeko nahiko argudio eman nahi da.

Erakusleiho lehiaketa, Ordizian erosketa-opari bonoak, Photocall Olentzero eta errege magoekin 500€ko saria, Erregetako 30 roskoen zozketa Ordizian txartelarekin, Eguberritako Pintxo potea, Txu-txu tren turistikoa eta haur parkeak izango dira ORDIZIAN elkartearen proposamena eguberritako kanpainarako:

ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

Abenduaren 9tik piztuta egongo den Eguberritako argiteriarekin bat egin eta herriari eguberritako irudia emateko, merkatariek beraien erakusleihoen bitartez parte hartuko dute ohiko Eguberritako erakusleiho lehiaketan. Ordizian elkarteak, Udalaren laguntzarekin, beste behin ere lehiaketa hau ospatzea erabaki du azken bi urteetan ospatu ez bazen ere. Lehiaketa honi jarraipena eman eta hau berrindartzeko erabakia hartu da eta 2011n botoak online sistemaren bitartez jaso baziren ere, 2012 eta 2013ko sistema berbera berreskuratuko da irabazleak epaimahai baten bitartez aukeratuz.

Epaimahaian Ordizian elkarteko lehendakaria, Udal sustapen eta garapeneko zinegotzia, Merkataritzako teknikaria eta komunikazio edo diseinu enpresetako ordezkariak osatzea aurreikusten da. Imajinazioa, originaltasuna, mezuaren eraginkortasuna, erakusleihoaren kalitatea eta ingurumenarekiko errespetua hartuko dira kontutan

Erakusleihoak abenduaren 16ako egon beharko dira prest, epaimahaiaren erabakia abenduaren 21ean hartuko da eta sariak abenduaren 21ean goizean banatuko dira denda irabazleetan. Sariak, Ordizian elkarteko saltokietan trukatzeko 100€, 75€ eta 50€ko erosketa txartelak izango dira.

'ORDIZIAN' EROSKETA BONOAK

Ordizian bonoaren helburua da saltoki txiki eta tabernetan erosketak bultzatzea, bezeroentzat abantailak dituen sistema da Ordizian elkarteko erabilgarriak diren bono hauek erabiltzea.

Abenduaren 9tik eta erosketa bonoak agortu arte erosi daiteken bono hau bezeroen erosketan deskontu zuzena bermatzen du, bonoa 40€tan erosten bada ere 50€ko erosketa edo kontsumoa egiteko aukera ematen baitu, %20ko deskontu zuzena suposatzen duelarik. Bonoa 25€ bi txarteletan saltzen da.

200 erosketa bono jarriko dira zirkulazioan eta behin erosita 2017ko urtarrilak 5era arte trukatzeko aukera izango du bezeroak, elkarteko denda, taberna edo jatetxetan.

“Ordizian bonoa” D´elikatuz zentroan (Santa Maria 24) erosteko aukera emango da 9:00tik 13:00ra eta 16:00tik 19:00ra (eskudirutan ordaindu beharko da). Bezeroak NAN aurkeztu beharko du eta NAN bakoitzarentzat erosketa-bono bat erosteko aukera emango da, bezero bakoitzak NAN bat baino gehiago aurkezteko aukera izango du.

EGUBERRITAKO PHOTOCALL-A

Eguberritan, lau photocall kokatuko dira Ordiziako kaleetako lau puntu desberdinetan, Garagartza Plaza, Plaza Nagusia, Nikolas Lekuona Plaza eta J.M. Barandiaran Plaza. Eguberriak Ordiziara iristen dira eta Goierritarrak gure herriko aukerak biziz, Olentzeroa eta Errege Magoak bezala herriko dendetan erosiz, Olentzero eta Mari Domingiren bi photocall eta Errege magoen beste bi kokatuko dira. Herritar eta bisitariak puntu hauetan beraien argazkia egiteko aukera izango dute, bakarrik, bikoteka. Argazkia egin eta urtarrilak 6ra arte 671690980 telefono zenbakira WhatsAppez bidaltzen duten horien artean 500€ko erosketa-txartela zozketatuko da. Txartel hau Ordizian elkarteko saltokietan trukatzeko baliagarria izango da urtarrilak 31ra arte. Zozketa urtarrilaren 10ean egingo da eta argazki guztiak Ordizian merkatari elkarteko Facebook-en ikusgai egongo dira.

ORDIZIAN TXARTELAREN BITARTEZ ERREGETAKO OPILEN ZOZKETA

Eguberrikako kanpaina goxoago egin eta aspalditik biztanlearen gustuko ohiturari jarraipena emateko, abenduko bigarren hamabostaldiaren zehar beraien erosketak Ordizian Txartelarekin egiten dituzten horien artean erregetako 30 rosko zozketatuko dira. Irabazleek beraien roskoa Ordizian elkarteko okindegitan jasotzeko aukera izango dute urtarrilaren 5ean edo 6ean goizean, dagokion ticket saritua aurkeztuz.

TXU-TXU TRENA

Eguberritako kanpainaren barruan abenduaren 28, 29 eta 30ean Ordiziako kaleetan txu-txu tren turistikoa ibiliko da. Dudarik gabe txikientzat aukera erakargarria baita heldu eta famili guztientzat ere.

Txu-txu tren turistikoak 72 lagunentzat edukia du eta abenduaren 28ko goizaren zehar eta eguberritako azoka bereziarentzat zerbitzua emanez, auzo eta aparkaleku guneetatik joan etorri zerbitzua emango du.

Abenduaren 28ko arratsaldea eta 29 baita 30ean beste ibilbide batzuk eskainiko ditu, hauen barne Ordiziatik ibilbide turistikoa eskainiko delarik gia zerbitzua barne Ordiziako D´elikatuz zentroaren eskutik (Turismo bulegoa).

Trenaren ordutegia goizeko 10:30tik 13:30ra eta 16:30tik 20:00ra izango da eta ibilbide turistikoaren ordutegia 12:00ak eta 17:00ak, kasu honetan Plaza Nagusia, Udaletxea, Fray Andres, Barrena Jauregia, Zabale Baserria, Andre Maria jasokundearen eliza, Zabala Jauregia eta D´elikatuz zentro izango delarik ibilbidea, guzti hauen inguruan dagokion informazioa jasoz D´elikatuz zentroko pertsona baten laguntzari esker.

“ORDIZIAKO TRENERA IGO ZAITEZ” KANPAINA

Turismo eta merkataritzako elkarlanetik datorren aukera hau eta Trena Ordiziara datorrela ikusirik, D´elikatuz zentroan baita Txu-txu trenean ere Ordiziako informazioa duen diptiko bat jasotzeko aukera izango dute bisitariek. Diptiko honetan Ordiziak eskualdeko eta kostaldeko beste herriengan duen gertutasuna azaldu nahi da, Ordizia bisitatu eta bertako aisia, turismoa eta erosketa aukera gozatzera gonbidatuz. Batez ere, asteazkenero ospatzen den azokara, ospatzen diren azoka berezietara eta kasu honetan Eguberritako kanpainara gonbidatuz.

Diptikoa jasotzen duten bisitari edo herritarrek, Ordiziako saltokietan erosketa bat egin eta diptikoan honetara zuzendua dagoen tartean zigilua jarriz, beraien datuekin D´elikatuz zentroan diptikoa aurkeztu eta Goierriko produktuen sorta baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute.

“ORDIZIAN HAUR PARKEA”

Urtarrilean eskaintzen den ohiko eta dohaineko Haur parke nabarmenaz gain, ORDIZIAN elkarteak haur parkeen aukera zabalagoa egiteko ahalegina egin du Ordiziako Udalaren laguntzarekin. Hau horrela izanik, “ORDIZIAN haur parkea” eskainiko da abenduaren 29 eta 30ean goiz eta arratsaldez baita 31n goizez. Haur parke honetako sarrera 1€koa izango da, zozketa batetan parte hartzeko aukera emango duen ticketa erosiz.

ORDIZIAN haur parkean Puzgarriak, Zezen mekanikoa, Giro eroa, Ludoteka, Play Station eta bestelako jokoak egongo dira.