Tokiko eta kanpoko 27 saltokiek euren eskaintza hoberenak ekarriko dituzte

Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak elkarteak, Ordiziako Udalaren laguntzarekin, XIII. Stock eta Kale-Azoka antolatuko du ostiral eta larunbat honetan, martxoaren 10 eta 11n. Ekimen honetan bi ekintza bat egingo dira, Stock azoka Plaza Nagusian eta  Kale-azoka herriko kaleetan, produktuak saltokien aurrealdean aurkezturik. Bi ekintza hauetara batuko da “MARTA” artisau eta jostailu denda, haurrentzat eskulan tailerra antolatuz.

XIII. Stock azoka Plaza Nagusian antolatuko da eta Kale-azoka lagun izango du dendarien produktuak saltokien atarietan aurkeztuz. Dendari eta herritarrentzat erreferente bihurtu den ekintza hau ostirala eta larunbatean goiz eta arratsaldez antolatuko da beste behin. Merkataritza berriaren eta Ordiziako ohiko eta kalitatezko merkataritzaren eskaintza Stock eta Kale-Azokan ere islatuta ikusiko da, Gipuzkoa eta Bizkaiko beste herrietatik datozen beste saltoki batzuekin batera produktu aukera zabala kaleratuz. Goierritarrek bertatik bertara kalitatea prezio eskuragarrian izango dute.

Stock azoka eta Kale-azoka antolatzeko erabiltzen den ingurunea, Plaza Nagusia, Alde zaharra eta gertuko kaleak, erakargarritasun handia sortzen dute parte hartzera gonbidatutako saltokien artean eta hauek askotan nabarmendu dute ekitaldiaren antolaketa ona baita bisitari eta bezeroen erantzun ona. Honen adibide da hauetako batzuk aurreko edizioetan parte hartu eta oraingoan ere izena eman izana.

Ekimen honetan 27 saltoki parte hartuko dute, 18 Ordiziakoak eta 9 beste herritatik etorritakoak.  Plaza Nagusiko Stock Gunean 15 dendek hartuko dute parte, ingurune ireki, eroso eta atsedengarri batetan beraien produktuak eskainiz. Herriko kaleetan antolatuko den Kale-Azokan ordea 12 saltokien aurrealdean denboraldiko produktuak eta aukerak izango dira eskuragai, Alde zaharretik eta inguruko kaleetatik ibilbidea erakargarriagoa eginez.

Hauez gain “BEGISARE” erretinosi pigmentarioak gipuzkoan eragindakoen elkarteaeta Korrika ere bere lekua izango dute bertan, beraien produktuak saldu eta beraien helburuekiko sentsibilizazioa bultzatuz.

 

  • Stock Gunean parte hartzaileak

(martxoaren 10 eta 11n 10:00tik 14:00tara eta 17:00etik 20:00etara)

Ness moda (Ordizia), Bakas moda (Ordizia), Bide Moda (Ordizia), Porfirio Fernandez gizonezkoen moda (Ordizia), Mirentxu haur moda (Ordizia), Narai haur jantziak (Ordizia), Mabel moda (Arrasate), Itak moda eta osagarriak (Beasain), Pergola lentzeria (Beasain), Ipotx haur eta gazte moda (Beasain), Hamairu-Zerki kirol moda eta osagarriak (Urretxu), Susi moda (Durango), Caribu moda (Durango), KuxKux haur moda (Zumarraga) eta Alex kirolak (Zumarraga).

  • Kale-Azokan parte hartzaileak

(martxoaren 10 eta 11n 10:00tik 13:00era eta 17:00etik 20:00etara)

Gofi Berri haurren moda (Legazpi Kalea), LUA moda (Kale Nagusia), Vicuña Sport (Kale Nagusia), Kixmi moda eta osagarriak (Kale Nagusia), Oskarbi zapata-denda (Kale Nagusia), GEÊ moda (Kale Nagusia), Vicuña Confección (Santa Maria Kalea), Lena lentzeria (Santa Maria Kalea), Foto Ordizia (Santa Maria Kalea), Ttipi-Ttapa emakume eta gazteen moda (Santa Maria Kalea), Irurena lentzeria-mertzeria (Urdaneta Kalea), Palomo moda (Urdaneta Kalea).

  • Haurrentzat tailerra

(Martxoak 10, ostirala, 17:30tan eta martxoak 11, larunbata, 11:30tan)

“MARTA” Artisautza eta jostailu dendaren titularra den Martaren eskutik haurrentzat sormenezko tailerrak eskainiko dira txikienak bere irudimenari askatasuna eman eta Martaren aholkuekin tarte dibertigarri bat gozatzeko. Ostiraleko tailerrari arratsaldeko 17:30tan emango zaio hasiera eta larunbatekoari goizeko 11:30tan.

Stock eta Kale-Azokaren bitartez proposamen erakargarria, produktuen aukera zabala eta anitza. Ordizian merkatari elkartetik eta Ordiziako Udalatik aisia eta erosketarako aukera ezin hobea izango den ekintza honetarako gonbidapena luzatzen da.