Luis Irizar sukaldariak moztuko du gazta eta Nikolas Osinalde Goiturreko zuzendaria omenduko da

Ordizian 2017ko azoka berezien egutegiari hasiera emango dion Artzain Eguna ospatuko da apirilaren 19an Ordizian. Artzainak eta gazta dira protagonista goiz horretan. Besteak beste, Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egingo da, Luis Irizar, Euskal Sukaldaritza berriaren sustatzaileen ordezkariaren eskutik.

Ordiziako Udalak honako erakunde hauekin batera antolatu du azoka: ELE Latxa-ardiaren Gipuzkoako Elkartea, Lurgintza, Idiazabal Gaztaren Jatorri Izendapena, eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradia.

Goizean goiz ekingo zaio egunari, Plaza Nagusian eta inguruetan egingo den asteroko azoka izango da protagonista. Horrez gain, gazta,  Goierriko produktu eta Gipuzkoako artisauen  saltokiak jarriko dira.

Aharien erakusketa-lehiaketa   

Aurten, Garagartza plazan, 9:00etan hasita, latxa arrazako 50 bat artzainen aharien erakusketa-lehiaketa eta salmenta egingo da. Bertan, 200 abelburu inguru  izango dira ikusgai, zalantzarik gabe, Euskal Herriko erakusleiho garrantzitsuena gai horren inguruan, kalitate eta kopuruz Euskal Herriko bakarra.

Bi   motako animaliak izango dira lehiaketa-erakusketa horretan: latxa mutur-gorriak eta latxa mutur-beltzak.    

Mutur-gorrien kasuan Aralar, Ernio, Izarraitz, Gabiria, Azpeitia edo Donostialdeko animaliak izango dira ikusgai.  Mutur-beltzetan, berriz, Urbia, Elgoibar, Legazpi, Ordizia, Zerain eta Oñati ingurukoak.

Latxaren lehiaketa morfologikoa izango da. Baina, animali horien arraza estandarrean oinarrituko dira epaileak ardi latxaren hautapen-eskeman sartu gabeko animaliak puntuatzean. Era berean, hautapen-eskemako animalietan, genealogia-balioak izango du lehentasuna (gurasoak, kumeak), morfologiaren gainetik.

Garagartza Plazan gazta egingo da zuzenean haurren gozamenerako, nagusiki. Baina oso erakargarriak diren beste ekintzak ere izango dira. Esaterako, mamia dastatzea eta eguerdi partean ardien ile-mozketa, makinaz zein eskuz.

 Artzaiaren omenez egindako figuraren aurkezpena

10.30tan eta artaldeen zeharkaldiaren aurretik, Jakes Etxean, artzainaren omenez, Ordiziako udalak jarriko duen figuraren aurkezpen ekitaldia ospatuko da.  Javier Arrieta eskultore zegamarrak landu du harrizko figura hau.

 Transhumantzia birgogoratuz

Goizeko 11.00ak aldera, garai batean artaldeak negua bukatzen zenean mendira joateko herri barrutik igarotzen ziren bezala, Ordiziako Herri Zaharretik barrena ibiliko dira 2.000 ardi baino gehiago. Modu honetan antzinatik egin izan den eta denbora berriek zailtzen duten menditik haranerako eta alderantzizko desplazamendua gogoratuz, askok oinez eta errepidetatik egin behar izaten dutena. 

Eta artzain gehienak kamioiez Aralar edo Aizkorriko magaletara garraiatzen dituzten arren, badaude oraindik antzinako usadioa mantentzen dutenak, ordutegi zehatz eta ez ohikoetan beraien bidaia osatuz. Maiatzaren lehenengotik aurrera egin ahal izango dute mendiko larreetara buelta.

Luis Irizar eta Niko Osinalde, Goiturreko zuzendaria

11:15etan, Ordiziako Udaletxeko Batzar aretoan, Luis Irizar, Euskal Sukaldaritza Berriaren sustatzaileen ordezkaritzan gazta gaztea ebakiko du. Baina, aldez aurretik, Niko Osinalde, Goiturreko zuzendariari omenaldia egingo zaio ,Euskal Herrian naiz Euskal Herritik kanpo Idiazabal Gaztaren difusioanegindako lanagatik. Baita, gaztaren

erregulartasun-kalitate sariak banatuko zaizkie Olaberriako Xanti Etxezarreta artzainari eta  Sunbillako (Nafarroa) Luis Vicente Larrarteren Lizun gaztandegiari ere.  

Ohitura den moduan, goiz guztian zehar  Garagartza Plazan 40 Euskolabel arkume burruntzian prestatuko ditu Karlos Ibarrondok. 11.30etatik aurrera arkume pintxoak salgai jarriko dira eta bildutako dirua ASPANOGIrentzat, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearentzat, izango da.

Bisitariek  Idiazabal Pakete Gastronomikoaz gozatzeko aukera izango dute, non herriko bost jatetxek “Idiazabal Menu” paregabe bat gehi D´elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentrorako sarrera bat eskainiko duten, guztia 23 eurotan.

 

EGITARAUA

9:00- Ahari eta ardien erakusketa-lehiaketa Garagartza plazan.

Eusko Labela duten esne bildotsak burruntzi eran erreketa Garagartza Plazan.

10:30- Artzainaren omenez egindako figuraren aurkezpena Jakes Etxean

11:00- Artaldeak igaroko dira gune Historikoan barrena.

11:15- Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala, Udaletxeko Batzar aretoan. Luis Irizar sukaldariak, Euskal Sukaldaritza Berriaren sustatzaileen ordezkaritzan ebakiko du gazta berria.

Aldez aurretik, Niko Osinalde, Goiturreko zuzendaria  omenduko da, eta gazta kalitatearen eta erregulartasunaren sariak emango dira.

11:30- Gazta egitea eta mamia dastatzea Garagartza plazan.

11:30- Eusko Labela duten burruntzian erretako esne bildotsen dastatzea, Garagartza plazan, ASPANOGI Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearen, alde.

12:15- Ile-mozte erakustaldia, Garagartza Plazan.

17:00- Familientzat Idiazabal Gazta dastatzea  gidatua D´elikatuz zentroan. Izen-ematea Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 943882290.

*Argazkian, Bittor Oroz (Eusko Jaurlaritza), Xabier Arruti (Foru Aldundia), Jose Miguel Santamaria alkatea, Jose Mari Ustarroz (Idiazabal Jatorri Izendapena); omenduak eta Idiazabal Gaztaren kofradiako ordezkariak.