MEC 2017 MERKATARITZA-SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZETAKO DEIALDIA EGIN DA
Eskaerak egiteko epea uztailaren 17ra arte dago zabalik
Ordiziako Merkataritza Udal bulegoak jakin arazten du Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoa sailak Merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntzak eskatzeko epea ireki duela dagoeneko. Merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntza programa honen bitartez 3.750.000€ bideratuko dira euskal saltokien modernizazioa eta berrikuntza bultzatzera berrikuntzaren, kudeaketa hobekuntzaren eta bere azpiegituren bitartez.
Diru-laguntza hauek, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden merkataritza-saltokiei zuzenduta dago.
Laguntza hauen babesa, merkataritza-saltokiak beraien lokal komertzialak eta balio erantsi bat ematen dituzten zerbitzuen erakargarritasuna handitzeko behar dituzten inbertsioei laguntza ematera zuzenduta daude.
%20ko diru-laguntza, itzuli beharrik gabe, 1. taldeko inbertsioen kasuan, edo %15ekoa, 2. taldeko inbertsioetarako.
1. taldea
· Informatika aplikazioak (softwarea)
· Informazioa prozesatzeko ekipoak (eskanerra, inprimagailua,…)
· Salmenta tokiko terminalak
· Kode-irakurgailuak
· Etiketatzeko sistemak
· Agenda elektronikoak
· Balantza elektronikoak
2. taldea
· Altzariak
· Salmenta-lokalak eraberritzea
· Aire girotuko sistemak, lapurreta-aurkakoak,…
· Errotulazioak, barnekoak zein kanpokoak
· Erakusleihoak eraberritzea
· Merkataritzan jarduteko beharrezkoak diren tresnen ekipamendua
Diru-laguntza eskaera egiteko epea 2017ko uztailaren 17ko 12:00tan amaitzen da. Eskaerak, aurkezteko data kontutan hartuz eta honen sailkapena jarraituz aztertuko dira.
Informazio gehiago jasotzeko eta eskaerak egiteko; www.euskadi.eus