2012-09-17 Pintxo potea

 

Irailaren 19tik aurrera eta asteazkenero herriguneko 20 ostalaritza establezimendutan (Olano, Pias, Herriko, Orlegi, Txindoki, Satorra, Miami, Ilunpe, Nnut, Koiote, Arantxa, Haizpe, Amonane, Ostadar, Etxetxo, Martínez, Leizea, Kirkil, Urdin y Aldasoro) pintxo-pote berrian eskainiko diren pintxo eta edariak dastatzeko aukera izango dute Goierriko herritarrek.

Gauza berbera gertatuko da irailak 25etik aurrera eta asteartero herriko auzoetan, Altamira, Otegi-Enea eta Buztuntza auzoetan 7 tabernek hartuko dute parte Pintxo-potean (Bar Txola, Zortziko, Kiko-Enea, Bar Txiki, Erle, Muñoz y Bar Nerea).

 jpg2012-09-17_Pintxo_potea.JPG

Pintxo-potearen ordutegia 18:30tik 21:30ra izango da eta Siglo Saco Kriantza ardoa edo Keler botila eskainiko da 1,50€tan, pintxoa barne. Prezioa 1,50€ izango da herrigune eta auzoetan eta ostalariek edari bakoitzeko mokadutxo bat emanez sarituko dituzte bezeroak.

Errealaren partiduak ikusteko sarrerak, ardo botilak eta bestelakoak zozketatzeko promozioak aurkeztuko dira pintxo-potea ospatzen den epearen barruan.

Ordiziako azokaren 500. urteurrena ospatzeko baliagarria izan zen pintxo-potea 5 hilabetetan zehar ospatu eta gero, jasotako zerbitzua baita pintxoen kalitatea kontutan hartuz bezeroen balorazio orokorra ona izan da eta etapa berri bati hasiera ematea erabaki dute Ordizian elkartearen barruan dauden Ordiziako ostalariak.