OSTIRALEAN ETA LARUNBATEAN, STOCK ETA KALE AZOKAREN TXANDA
Ordizian elkarteko 16 saltoki irtengo dira kalera XIV. edizio honetan
Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak, Ordiziako Udalaren laguntzarekin, XIV. Stock eta Kale-Azoka antolatuko du aste honetan, irailaren 22 eta 23an. Ekimen honetan bi ekintza egingo dira: Stock azoka plaza Nagusian eta Kale-azoka herriko kaleetan, produktuak saltokien aurrealdean aurkezturik. Stock gunean txikientzat haur txokoa eskainiko da puzgarri eta beste aukerekin.
XIV. Stock azoka Plaza Nagusian antolatuko da eta Kale-azoka lagun izango du dendarien produktuak saltokien atarietan aurkeztuz. Dendari eta herritarrentzat erreferente bihurtu den ekintza hau ostirala eta larunbatean goiz eta arratsaldez antolatuko da beste behin.
Merkataritza berriaren eta Ordiziako ohiko eta kalitatezko merkataritzaren eskaintza Stock eta Kale-Azokan ere islatuta ikusiko da, produktu aukera zabala kaleratuz. Goierritarrek bertatik bertara kalitatea prezio eskuragarrian izango dute.
Stock azoka eta Kale-azoka antolatzeko erabiltzen den ingurunea, Plaza Nagusia, Alde zaharra eta gertuko kaleak, erakargarritasun handia sortzen dute parte hartzera gonbidatutako saltokien artean eta askotan nabarmendu da ekitaldiaren antolaketa ona baita bisitari eta bezeroen erantzun ona.
Herriko 16 saltokiek parte hartuko dute edizio honetan, Stock azokan eta Kale-azokan denden aurrealdean, ingurune ireki, eroso eta atsedengarri batetan beraien produktuak eskainiz. Denboraldiko produktuak eta aukerak izango dira eskuragai, Alde zaharretik eta inguruko kaleetatik ibilbidea erakargarriagoa eginez.
Stock eta Kale-azokan parte hartuko duten saltokiak:
GOFI BERRI haur eta gaztetxoen moda, LUA emakume moda eta osagarriak, VICUÑA SPORT kirol moda eta osagarriak, OSKARBI oinetakoak, GEÊ emakume moda eta osagarriak, VICUÑA CONFECCIÓN gizon eta emakume moda, LENA lentzeria eta mertzeria, TTIPI-TTAPA emakume gazte moda, IRURENA lentzeria eta mertzeria, BIDE MODA emakume arropa eta osagarriak, JOSETXO MARIN argazkigintza produktu eta osagarriak, MIRENTXU haur moda, KOSKA fruitu lehor eta gozokiak, NARAI haur eta gaztetxoen moda, NESS BOUTIQUE emakume moda eta osagarriak, PORFIRIO FERNANDEZ gizon moda eta osagarriak.
Stock azoka ordutegia
Irailak 22 eta 23 10:00tik 14:00ra eta 17:00tik 20:00ra
Kale Azoka ordutegia
Irailak 22 eta 23 10:00tik 13:00ra eta 17:00tik 20:00ra
Haur txokoa ordutegia
Irailak 22 17:00tik 20:00ra
Irailak 23 11:00tik 14:00ra eta 17:00tik 20:00ra
Stock eta Kale-Azokaren bitartez proposamen erakargarria, produktuen aukera zabala eta anitza. Ordizian merkatari elkartetik eta Ordiziako Udalatik aisia eta erosketarako aukera ezin hobea izango den ekintza honetarako gonbidapena luzatzen da.