IPIÑABURUK IRABAZI DU “ORDIZIA TXAPELDUN” XXX. GAZTA LEHIAKETA
Bigarren saria Mausitxak eraman du eta Remirok hirugarrena
Asteazken honetan Ordizia Txapeldun gazta lehiaketaren XXX. ekitaldia ospatu da Ordiziako Plaza Nagusian. Aurtengoan Ipiñaburu Gaztandegiko Jon Etxebarria eta Puy Arrieta izan dira irabazle.Txapeldunen txapeldunaren XXX. ekitaldia azken hamar urteetako (2008tik 2017ra) irabazleak lehiatu dira haien artean. Ekitaldia Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiak eta Udalak antolatu dute, Idiazabal Jatorri Izendapenaren laguntzaz.
Honako gaztagileak aritu dira lehian gaurkoan: 2009ko irabazle Jesus Ansola Juaristi (Mausitxa baserria-Elgoibar); 2010eko irabazle J. Aranburu Elkartea (Idiazabal); 2008, 2011 eta 2013ko irabazle Ricardo Remiro Aguirre (Eulate), 2014ko irabazlea Ondarreko Karmele Murua (Segura), 2012 eta 2015ean irabazle izan den Jon Etxebarria (Zeanuri), 2016ko irabazlea izan zen Joseba Insausti (Ordizia) eta aurtengo irabazlea, Jose Luis Odriozola (Aia).
Ongorengoa izan da azken sailkapena:
1. Saria. Jon Etxebarria Ipiñaburu Gaztandegia (Zeanuri).
2. Saria. Jesus Ansola, Mausitxa gaztandegia (Elgoibar).
3. Saria. Ricardo Remiro. (Eulate)
Ondorengo diru-saria jaso dute: 300 euro irabazleak, 200 bigarrenak eta 100 hirugarrenak. Hamarretik zazpiko puntuazioa gainditu dutenez, urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak eskuratu dituzte lehen hiru sailkatuek.
Epaimahaia honakoek osatu dute: Jose Juan Castillo (Lehendakaria) Ramon Roteta (Euskal Sukaldaritza Berriaren sustatzailea) eta Roberto Ruiz (Fronton Jatetxea, Tolosa) sukaldariak, Marisol Vicente eta Alfredo Fernandez (Idiazabal Jatorri Izendapena), Felix Ibargutxi (Kazetaria) , eta Rosa Rojo, Urrup Antzerki taldeko zuzendaria bere XXV. Urteurrenean.