OLANOK EGIN DU GIPUZKOAKO ODOLKI HOBERENA
Finalean lehiatu da Deba, Larrañaga, Mujika eta Izagirrerekin
Beasaingo Olano Harategiak irabazi du aurtengoan Ordiziako asteazkeneko azokaren baitan ospatu den Gipuzkoako XIX. Odolki Lehiaketa. Sarituak izan dira baita ere Jesus Mª Deba (Ezkio-Itxaso) ; Patxi Larrañaga (Lasarte); Mujika Odolkiak (Ordizia), eta Izagirre Harategia (Lasarte). Gipuzkoa osotik etorritako 16 egile aurkeztu dira lehiaketara.
Aurreko urteetan bezala, Goierriko udalerriak babestu du Gipuzkoako Harakinen gremioak antolatutako txapelketa. Helburua artisau modura egiten den produktuaren sustapenean laguntzea da. Izan ere, odolkiak denboraldi honetan; hori da, azaroaren 11tik –San Martin- Gabonak bitarte du produkzio gehien.
Epaimahaiak honako ezaugarriak hartu ditu aintzat: itxura (tripa eta hestea), egosketa (ebaketa), xehea, testura, zapore-gustua (espeziak) eta amaierarako gustua.Hiru mahaitan banatuta, honako adituek osatu dute epaimahaia: Jose Juan Castillo eta Ramon Roteta (Euskal Sukaldaritza Berriaren aintzindariak), Ane Otegi (Aramako Ostatua, Arama) ,Iker Markinez (kuko Jatetxea, Ormaiztegi), Eneko Azurmendi (Lazkaoetxe Jatetxea, Zaldibia), Juan Manuel Garmendia (Kattalin Erretegia, Beasain), Jose Manuel Olaziregi (Asador Castillo, Matias Gorrotxategi), Joxean Eizmendi (Ilarra Jatetxea, Donostia); eta Imanol Gaztañaga (Zubibi Jatetxea, Ordizia); Jose Antonio Mujika eta Juan Garmendia (Ordizia) harakin ohiak.