LARRAGUETAK EGITEN DU TXISTOR HOBERENA
Harakin naparrak 42 ekoizleen artean jantzi du txapela
Burlatako Larragueta harategia izan da Ordizian irabazle gaur, abenduak 20, ospatu den Euskal Herriko XX. Txistorra lehiaketan. Txapeldunak Txapela garaikurra eta diploma jaso ditu eta, garaikurra eta diploma bana jaso dituzte Haiako Txarri Txiki harategiak (2garrena) eta Asteasuko Jose Mª Beldarrainek (3garrena). Bestalde, Zarauzko Gesala Plater Prestatuak (4garrena) eta Olaztiko Pako Harategiak (5garrena) diploma bana jaso dute. Guztira 42 ekoizlek aurkeztu dituzte haien hestekiak.
Epaimahaikoek txistorraren itxurari, osagaiei eta zaporeari erreparatu diete produktu hoberena aukeratzerakoan eta orokorrean izan den maila ona nabarmendu dute. Epaimahaia ondorengoek osatu dute: Ane Otegi (Aramako Ostatua), Eneko Azurmendi (Lazkaoetxe, Zaldibia), Juan Manuel Garmendia (Kattalin erretegia, Beasain), Imanol Gaztañaga (Zubibi Jatetxea, Ordizia), Inaxio Muguruza (Hotel Atalaia, Irun); Jose Antonio Mujika eta Juan Garmendia harakin ohiak, Kontxita Mujika (Ordiziako tabernari ohia), Sonia Tapia (gastronomia aholkularia), Ramon Roteta (Euskal Sukaldaritza berriaren aitzindaria), Luis Mokoroa (Euskal Gastronomia Anaiartearen Lehendakaria) eta Zigor Iturrieta (ETBko Txoriene saioko aurkezlea). Txistorraren prestaketan Roberto Ruiz sukaldariaren laguntza ere izan dugu.
Gipuzkoako Harakinen elkarteak eta Ordiziako Udalak antolatu dute lehiaketa.