HEMEN DA XV. 'ORDIZIAN' STOCK ETA KALE-AZOKA
Ordiziako eta beste udalerrietako 25 komertzioek hartuko dute parte
Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak elkarteak, Ordiziako Udalaren laguntzarekin, XV. Stock eta Kale-Azoka antolatuko du martxoaren 9 eta 10ean. Ekimen honetan bi ekintza bat egingo dira, Stock azoka Plaza Nagusian eta Kale-azoka herriko kaleetan, produktuak saltokien aurrealdean aurkezturik. Stock gunean txikientzat haur txokoa eskainiko da puzgarri eta beste aukerekin. Stock eta Kale-Azokako edizio honetan parte hartzen duten ORDIZIAN elkarteko saltokietan Udaberriko kanpainaren zehar trukatzeko erosketa txartelak zozketatuko dira.
XV. Stock azoka Plaza Nagusian antolatuko da eta Kale-azoka lagun izango du dendarien produktuak saltokien atarietan aurkeztuz. Dendari eta herritarrentzat erreferente bihurtu den ekintza hau ostirala eta larunbatean goiz eta arratsaldez antolatuko da beste behin.
Merkataritza berriaren eta Ordiziako ohiko eta kalitatezko merkataritzaren eskaintza Stock eta Kale-Azokan ere islatuta ikusiko da, oraingo honetan beste herrietako (Beasain, Durango, Elgoibar eta Zumaia) saltokiekin batera produktu aukera zabala kaleratuz. Goierritarrek bertatik bertara kalitatea prezio eskuragarrian izango dute.
Stock azoka eta Kale-azoka antolatzeko erabiltzen den ingurunea, Plaza Nagusia eta Gune historikoa, erakargarritasun handia sortzen dute parte hartzera gonbidatutako saltokien artean eta askotan nabarmendu da ekitaldiaren antolaketa ona baita bisitari eta bezeroen erantzun ona.
25 saltoki izango dira edizio honetako parte hartzaileak,15 saltoki Ordiziakoak eta gainerakoak beste herrietakoak, Stock azokan eta Kale-azokan banatuta, 16 saltoki Plaza Nagusian eta 9 saltoki herri-gune historikoan denden aurrealdean. Ingurune ireki, eroso eta atsedengarri batetan beraien produktuak eskaintzeko aukera emango die ekintza honek, herriko kaleetatik ibilbidea erakargarriagoa eginez. Ekintza hau, aldi berean, bisitariak udaberriko kanpainako azken nobedadeak ezagutu eta eskuratzeko baliagarria izango da, nobedade hauek saltokietako erakusleihoetan ikusgai daudelarik dagoneko.
Stock eta Kale-azokan parte hartuko duten saltokiak:
GOFI BERRI haur eta gaztetxoen moda, VICUÑA SPORT kirol moda eta osagarriak, OSKARBI oinetakoak, GEÊ emakume moda eta osagarriak, KIXMI moda eta osagarriak, VICUÑA CONFECCIÓN gizon eta emakume moda, LENA lentzeria eta mertzeria, TTIPI-TTAPA emakume gazte moda, LUA emakume moda eta osagarriak, BIDE MODA emakume arropa eta osagarriak, MIRENTXU haur moda, KOSKA fruitu lehor eta gozokiak, NARAI haur eta gaztetxoen moda, NESS BOUTIQUE emakume moda eta osagarriak, PORFIRIO FERNANDEZ gizon moda eta osagarriak, CARIBU haur moda, SUSI gizon eta emakume moda, KULUN-K zapata-denda, ITAK-EKI emakume moda eta haur zapatak, JUPITER haur moda, PERGOLA mertzeria eta lentzeria, KILIMAK jostailu hezitzaileak, IPOTX haur moda, MODAS FERPI gazte eta emakume moda, KATY zapata-denda.
Stock azoka ordutegia;
Martxoak 9 eta 10, 10:00tik 14:00ra eta 17:00tik 20:00ra
Kale Azoka ordutegia;
Martxoak 9 eta 10 10:00tik 13:00ra eta 17:00tik 20:00ra
Haur txokoa ordutegia;
Martxoak 9, 17:00tik 20:00ra
Martxoak 10, 11:00tik 14:00ra eta 17:00tik 20:00ra
Stock eta Kale-Azokaren bitartez proposamen erakargarria, produktuen aukera zabala eta anitza. Guzti honi musika, erosketa txartelen zozketa eta txikienentzat haur parkea gehitu behar zaiolarik. Ordizian merkatari elkartetik eta Ordiziako Udalatik aisia eta erosketarako aukera ezin hobea izango den ekintza honetarako gonbidapena luzatzen da.