UDALAK ETA ORDIZIAN ELKARTEAK ELKARLANERAKO HITZARMENA BERRITU DUTE
2021 urtera arte betebehar eta konpromisoak jaso dira
Ordiziako Udalak eta ORDIZIAN elkarteak, bi alderdientzat betebehar eta konpromiso desberdinak jasotzen dituen lau urtetarako (2018-2021) elkarlan hitzarmen berria sinatu dute, adostutako ekintza eta proiektuen garapena baimendu eta markatutako helburuak lortzearen aldeko elkarlan estu baten bila.
Udalak eta Elkarteak herriko merkataritza sektorea bultzatu eta hau indartzeko baliagarria den asoziazionismoa sustatzeko elkarlanean dihardute. Honetarako eta bi aldeen arteko elkarlanetik herriko Merkataritza biziberritzeko plan berezia garatu zen eta Merkataritzako II. Plana landu zen. Hauen bitartez ondorio nagusiak atera dira eta hitzarmen berri hau sinatu da sektorearen ahultasun eta mehatxuei aurre egiteko, baita antzeman eta jasotako sendotasun eta aukerak indartu eta aprobetxatzeko.
Helburu nagusiak
Ordiziako Udalak eta ORDIZIAN elkarteak markatutako helburu nagusien artean ondorengoak nabarmentzen dira:
1. Sektoreko profesionalei errepresentazioa, defentsa eta aholkularitza.
2. Hiriko marketin eta bertako merkataritzaren garapena.
3. Merkatal hirigintzaren azterketa, garapen eta exekuzio lanak.
4. Salmenta puntuan hobekuntza eta lokal komertzial hutsen berreskuratzea.
5. Sektorearen profesionaltasuna bultzatu.
6. Herritarrak bertako merkataritzan kontsumoa egitearen garrantzia antzeman dezan lana egin, baita herri merkataritzaren kalitatea transmititu erosketa eroso eta erakargarria erraztuz.
7. Sektorearen modernizazioaren alde lana egin, kudeaketa errazten dituzten tresnekin, dagozkion ekintzekin animatuz eta lagunduz eta lehiakortasuna handituz.
Gainera, Ordiziako merkatarien interes sozial, ekonomiko eta kulturalak defendatu nahi dira, elkarlaneko ekintzen promozio, koordinazio eta exekuzioen bitartez, udal agintariekin kolaboratuz, herriko hirugarren sektorea indartuz eta bezeroei produktuen sorta anitza eskaini.
Helburu hauek lortzeko Sustapen eta Garapeneko zinegotzigoa du Udalak Ordizian elkartearekin elkarlan zuzenean eta ORDIZIAN elkarteak 90 inguru merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresen saltoki ditu, hauen artean aktibitate desberdinekoak daudelarik; elikadura, arropa, oinetakoak, osagarriak, burdindegi, ile-apaindegi, bitxitegi-erlojutegi, osasuna, aseguruak, bidaiak, altzairuak, jatetxeak, etab.
Elkarlan honentzat 60.000 € baino gehiago bideratuko ditu udalak zuzenean, Eusko Jaurlaritzaren eta saltokien ekarpenei edo beste kolaborazioei baturik sektorea indartzeko tresna berriak aurkezteko, dinamizazio ekintza berriak antolatzeko eta ORDIZIAN bulegoaren bitartez zerbitzu hobeagoa emateko aukera emango dutelarik.
Hitzarmen berri hau oinarri bezala harturik ORDIZIAN elkarteak, Udalarekin elkarlanean, merkataritza sektorea bultzatu eta honen ingurunea dinamizatuko du ondorengo proiektu eta ekintzen bitartez: Udaberriko eta Gabonetako kanpainak, Stock eta kale-azokak, erakusleiho lehiaketak, ostalaritza kanpainak, merkataritzarako aplikazio informatikoen ezarpena, ORDIZIAN merkataritza bulegoa, Ordizian Visa Herri Txartelaren fideltasun sistema, sentsibilizazio kanpainak eta adostu beharreko bestelakoak.
*Argazkian, elkarteko eta udaleko ordezkariak sinadura berritzean.