Hiru inkorporazio gehiago zenbatuta, lau dira dagoeneko praktika onak sustatzen dituen errekonozimendua jaso duten komertzio ordiziarrak

ETXOLA harategi ekologikoa, GOFI BERRI haur eta gazteen moda eta SUQUIA HOGAR etxetresna elektrikoak “Singular Dendak” dira dagoeneko. NESS BOUTIQUE dendarekin batera, eskualdean bereizgarri hau jaso zuen lehen denda eta 2016an eman zitzaiolarik, dagoeneko lau dira “Singular Dendak” marka beraien saltokietan nabarmentzeko baldintzak betetzen dituzten dendak, eta talde honetara denda berriak batzeko lanean jarraitzeko asmoa dago.

Udal Batzar aretoan errekonozimenduak jasotzeko ospatutako ekitaldian, saritutako saltokien titular edo ordezkariez gain, Gipuzkoako Merkatarien Federazioko Zuzendaria den Maite Valmaseda egon da, Jose Miguel Santamaria Ordiziako alkatearekin eta Josi Iturrioz Sustapen eta Garapeneko zinegotziarekin batera. Hauek izan dira bereizgarriak eman eta kasu honetan merkataritza sektoreko ordezkari bihurtu diren saridunei zoriontzeko aukera izan dutenak, erosketa esperientzia erakargarri bat eskaintzeko lanean jarraitzen duen sektore hau goraipatuz.

Gipuzkoako Merkatarien Federazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera eta kasu honetan Ordiziako Udalaren laguntzarekin, “Singular Dendak” ekimen honi hasiera eman zion. Programa honen  helburua da zerbitzuaren praktika onak, eskaintza bereizia eta arreta pertsonala erakustea, kalitatezko merkataritza lehiakorra sustatzeko asmoz.

Denda paregabeak bezero paregabeentzat

“Bezero ezezaguna” teknikaren bitartez lehen ebaluazio bat burutu zen merkatari, establezimendu, produktu eta komunikazioaren ahultasunak eta sendotasunak ezagutzeko, ondoren parte hartzaileak jardunaldi desberdinetan parte hartzeko aukera izan zutelarik eskualdeko beste dendariekin batera ezagutza eta eskarmentua partekatuz, eta amaitzeko banakako lana egin zuten saltokian bertan, guzti hau bereizgarria lortzeko baliagarriak izango ziren hobekuntzak ezartzeko helburuarekin.

Maite Valmasedaren hitzetan, bezeroei paregabe sentiaraztea lortu nahi da denda paregabeak identifikatuz eta hauek landuz. Mundu globalizatu baten barruan izaera propioa duten eta kaleei bizitza ematen dieten dendak. Profesionaltasuna, bereizitasuna eta Gipuzkoako merkataritzaren posizionamendua bultzatuz.

Bi urtetako lana, kasu honetan Ordiziako Udalarekin elkarlanean, bertako merkataritzaren singulartasuna mantentzeko eta hobekuntzarako antzematen diren atal desberdinetan lana eginez, sektore honetan parte hartzen duten guztiekin.

Bestetik, Jose Miguel Santamariak, herriko merkataritzaren ahalegina eta horrelako proposamenei ematen zaion erantzuna nabarmendu nahi izan du, Ordiziaren kasuan indize komertziala mantentzea lortu duen sektorea eta dagoeneko merkatari berri eta hurrengo hilabetetan kaleratuko diren proiektu berriak aurkezten ari diren ekintzaile berriak ere dituen sektorea. Guzti hauentzat ezinbestekoak direlarik “Singular Dendak” moduko ekimenak edo Udalak ORDIZIAN merkatari elkartearekin batera baita beste batzuekin ere aurkeztu dituenak. Udalak hauen aldeko apustu garbia egiten jarraitu nahi duelarik.

 

2018an nabarmendutako komertzioak

ETXOLA harategi ekologikoa (Andra Mari kalea, 31):

Harategi eta urdaitegi ekologikoa. Haragi ekologikoaren eta naturalaren prozesatzeari eta salmentari bideratutako saltokia. Haragi produktu freskoak, jatorri ekologiko eta naturalekoak, bezeroen gustura moztuak eta etxebizitzetara banaketa aukerarekin.

GOFI BERRI haur eta gazteen moda (Goen kalea z/g)

Multimarka denda, haur eta gazteen modako marka hoberenen azken produktuak eskaintzen dituena. Saltoki puntuan produktuaren eskaintza zabala eta erakargarria duena baita gertuko arreta eta profesionaltasun nabarmena sektorean.

SUQUIA HOGAR etxetresna elektrikoak:(Kale Nagusia, 10)

Establezimendu komertzial espezializatua, etxetresna elektrikoen, altzairu eta hornikuntza salmentan eskarmentu handiarekin. 300m2ko produktu-erakusketa du produktu gama handi batentzat eta arreta pertsonalizatua eskaintzera bideratutako pertsonen lan taldea.