OÑATIKOA DA EUSKAL HERRIKO TXISTORRA HOBERENA
Aurten 42 ekoizle lehiatu dira Ordizian ospatu den XXI. txapelketan
Oñatiko J. Odriozola harategia izan da Ordizian irabazle asteazken honetan ospatu den Euskal Herriko XXI. Txistorra lehiaketan. Txapeldunak Txapela garaikurra eta diploma jaso ditu eta, garaikurra eta diploma bana jaso dituzte Asteasuko Joxe Mari Beldarrainek (2garrena) eta Olazagutiako Carnicería Pakok (3garrena). Bestalde, Huarteko Cárnicas Iriguibel (4garrena) eta Zegamako Oiarbide harategiak (5garrena) diploma bana jaso dute. Guztira 42 ekoizlek aurkeztu dituzte haien hestekiak.
Epaimahaikoek txistorraren itxurari, osagaiei eta zaporeari erreparatu diete produktu hoberena aukeratzerakoan eta orokorrean izan den maila ona nabarmendu dute. Epaimahaia ondorengoek osatu dute: Eneko Azurmendi (Lazkaoetxe jatetxeaMaite Retolaza (Oiharte sagardotegia, Zerain), Javier Diaz Zalduendo (Alhambra jatetxea, Iruña); Jose Antonio Mujika eta Juan Garmendia(Ordiziako harakin ohiak), kontxita Mujika (Ordiziako ostalari ohia), Ramon Roteta (Euskal Sukaldaritza berriaren aitzindaria), Pablo Elizechea (Basque Culinary Center-eko irakaslea), Mikel Zeberio gastronomo eta irakaslea, Aitor Buendia (Radio Euskadiko “La ruta slow” saioko aurkezlea, Miriam Aranburu (Noticias de Gipuzkoako kazetaria) eta Ainhoa Ibañez (Goierri Telebistako “Onein” saioaren aurkezlea).
Roberto Ruiz sukaldaria jardun da txistorrak dastaketarako frijitzen.
Gipuzkoako Merkatarien Federazioko Harakin elkarteak, Ordiziako Udalarekin batera eta txerri-harakin eta harakin gremioaren laguntzarekin antolatu dute lehiaketa.