Stock eta beherapen azoka, bihar eta etzi
Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak elkarteak, Ordiziako Udalarekin batera, eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, merkataritza eta kontsumo sailaren laguntzarekin, XVIII. Stock eta Kale-Azoka antolatuko du ostiral eta larunbat honetarako, irailaren 20 eta 21erako.
Ekimen honetan bi ekintza bat egingo dira: Stock azoka Plaza Nagusian eta Kale-azoka herriko kaleetan, non produktuak saltokien aurrealdean aurkeztuko dituzten. Gainera, stock gunean larunbatean txikientzat haur txokoa eskainiko da puzgarri eta beste aukerekin.
XVIII. Stock azoka Ordiziako Plaza Nagusian ospatuko da eta Kale-Azoka, denden aurrealdean produktuak aurkezteko baliagarria dena, herriko kale desberdinetan egongo da ikusgai. Ekimen hau, beste behin ere, goiz eta arratsaldez egingo da.
Ordiziako merkataritzaren eskaintza nabarmen eta erakargarria Stock eta Kale-Azokan islatuta ikusiko da, Goierritarrak prezio eskuragarrietan produktu aukera interesgarriak bertatik bertara izango dituztelarik eta aldi berean dagoeneko erakusleihoetan ikusgai dauden denboraldi berriko produktuak zuzenean ezagutuz.
Ekimenaren antolakuntzak, azken edizioetako arrakasta errepikatuko dela ziur dago baita bisitariek erosketa eta aisialdi egun atsegina egin dezaketela Stock Azoka eta Kale-Azoka ospatzen den ingurune erakargarri honetan, Plaza Nagusia, hirigune historikoa eta inguruko kaleetan.
20 saltoki:
20 saltoki izango dira edizio honetako parte hartzaileak Stock azokan eta Kale-azokan banatuta, 16 saltoki herri-gune historikoan eta inguruko kaleetan denden aurrealdean eta 4 saltoki Plaza Nagusian. Ingurune ireki, eroso eta atsedengarri batetan beraien produktuak eskaintzeko aukera emango die ekintza honek, herriko kaleetatik ibilbidea erakargarriagoa eginez. Ekintza hau, aldi berean, bisitariak udazkeneko kanpainako azken nobedadeak ezagutu eta eskuratzeko baliagarria izango da, nobedade hauek saltokietako erakusleihoetan ikusgai daudelarik dagoneko. Hauek izango dira parte
hartuko duten dendak: Mirentxu haur moda, Ness emakume moda eta osagarriak, Porfirio Fernandez gizon moda eta osagarriak, Ttipi-Ttapa emakume gazte moda,
Arantxa mertzeria eta lentzeria, Bide Moda emakume arropa eta osagarriak, Bi Love gizon eta emakume moda, De La Cuesta ehungintza eta etxea, Foto ordizia argazki produktu eta zerbitzuak, Geê emakume arropa eta osagarriak, Gofi Berri haur eta gaztetxoen moda, Imana emakume arropa eta osagarriak, Kixmi moda eta osagarriak, Kutixi emakume arropa eta osagarriak, Lena lentzeria eta mertzeria, Lua emakume moda eta osagarriak, Oskarbi oinetakoak, Vicuña Confeccion gizon eta emakume moda, Vicuña Sport kirol moda eta osagarriak eta Zabale belar-denda.
Stock azoka ordutegia: Irailak 20 eta 21, 10:00-14:00 eta 17:00-20:00.
Kale Azoka ordutegia: Irailak 20 eta 21, 10:00-13:00 eta 17:00-20:00.
Haur parkea ordutegia: Irailak 21, 10:00-14:00 eta 17:00-20:00.
Stock eta Kale-Azokaren bitartez proposamen erakargarria, produktuen aukera zabala eta anitza. Guzti honi musika eta txikienentzat haur parkea gehitu behar zaiolarik. Ordizian merkatari elkartetik eta Ordiziako Udalatik aisia eta erosketarako aukera ezin hobea izango den ekintza honetarako gonbidapena luzatzen da.