"Ni Singular Naiz" kanpaina, herriko merkataritzaren alde
Ordizian aurkeztu da Ni Singular Naiz kanpaina berria eta aste honetan zehar egongo da martxan. Ordizian bost establezimenduk dute Singular bereizgarria: Etxola, Ness, Gofi Berri, Suquia Hogar eta Unanue Gozotegiak. Denda hauek singular egiten dien elementu hori nabarmenduko dute erakuslehioan, argi kutxa eta Ni Singular Naiz telazko poltsekin batera.
Hala, berezoen leialtasuna nahi da saritu. Onda Vasca irratiko Gipuzkoako Kale Nagusia programan, Itziar Alduntzinen gidaritzapean, entzuleei egunero galdera batzuk egingo zaizkie, kanpaina honetan parte hartuko duten komertzioen inguruan (Gipuzkoan, guztira, 130 denda baino gehiago izango dira). Erantzun zuzena ematen dutenen artean zozketa egingo da eta sare sozialetan telazko poltsa horiek eskuratu ahalko dira: Singular Dendak
"Ordiziako Udalak tokiko merkataritzarekin erabateko konpromisoa berresten du eta bizi ditugun garai zail hauetan berrikuntza eta irudimena dira etorkizuna bermatzeko lan tresna baliagarrienak", nabarmendu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak.