Energia eta dirua aurrezteko saioak eskainiko dira
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Ordiziako Udalarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, etxeetan, enpresetan eta elkarteetan energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendio ezagutzera emateko doako tailerra antolatu du, azaroaren 14rako, osteguna, 18:00etan, Barrena Jauregian. Gainera, parte hartzen dutenei, “Energia-aurrezkiari eta –eraginkortasunari buruko aholku praktikoen gida” banatuko zaie. Gida honetan modu erraz eta ulergarrian azaltzen dira energia aurrezteko eta eraginkorragoak izateko baliagarriak diren hainbat aholku.
Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, azaroak 11 baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:
- Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Honako telefono zenbakira deitzea: 653 01 37 02
- 5 lagun baino gutxiagok izena emanez gero tailerra ez da burutuko.
- Informazio osagarria: www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu
Aurrekoaz gain, Ordiziako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, abendurako beste bi tailer antolatu ditu:
- • Argindarraren kontsumoen informazio egokia eskuratu eta kontrolatzeko saio praktikoa (abenduaren 10ean izango da, 18:00etan, Ordiziako KZ gunean)
- • Etxean energia berriztagarriak ezartzeari buruzko tailerra (abenduaren 12rako antolatu da, 18:00tan, Barrena Jauregian).