14 saltokik parte hartuko dute kale azokan, ostiral eta larunbatean
Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak elkarteak, Ordiziako Udalaren laguntzarekin, Kale-Azoka antolatuko du martxoaren 6 eta 7an, ekimen honetan herriko kaleetan produktuak saltokien aurrealdean aurkezturik. Dendari eta herritarrentzat erreferente bihurtu den ekintza hau ostirala eta larunbatean goiz eta arratsaldez antolatuko da beste behin. Kale-Azokako edizio honetan parte hartzen duten ORDIZIAN elkarteko saltokietan Udaberriko kanpainaren zehar trukatzeko 50€ko erosketa txartel bat zozketatuko da. Ekimen hau, asteburuan, ostiraletik igandera burutuko diren beste ekintza desberdinei batuko da, aisia eta erosketarako aukera erakargarria osatuz. Kalitatezko merkataritzaren eskaintza Kale-azokan ere islatuta ikusiko da, produktu aukera zabala kaleratuz eta Goierritarrek bertatik bertara kalitatea prezio eskuragarrian izango dute neguko merkealdiei amaiera ematen joateko baliagarria izango den ekintza honetan.
Kale-azoka antolatzeko erabiltzen den ingurunea, kasu honetan Gune Historikoa, Plaza Nagusiko gunea eta Urdaneta kalea ere, erakargarritasun handia sortzen du parte hartzera gonbidatutako saltokien artean eta askotan nabarmendu da ekitaldiaren antolaketa ona baita bisitari eta bezeroen erantzun ona.
14 saltoki izango dira edizio honetako parte hartzaileak
Kale-azokan banatuta, hamalau saltoki beraien dendaren aurrealdean eta gune historikoan kokatuko direnak bezeroen gertutasunaren bila. Ingurune ireki, eroso eta atsedengarri batetan beraien produktuak eskaintzeko aukera emango die ekintza honek, herriko kaleetatik ibilbidea erakargarriagoa eginez. Ekintza hau, aldi berean, bisitariak udaberriko kanpainako azken nobedadeak ezagutzen hasteko eta eskuratzeko ere baliagarria izango da, nobedade hauek saltoki batzuetako erakusleihoetan ikusgai daudelarik dagoneko.
Kale-azokan parte hartuko duten saltokiak: GOFI BERRI haur eta gaztetxoen moda, LUA emakume moda eta osagarriak, PALOMO gizon eta emakume moda, VICUÑA SPORT kirol moda eta osagarriak, ARANTXA mertzeria eta lentzeria, DE LA CUESTA ehungintza eta etxea, OSKARBI oinetakoak, KIXMI moda eta osagarriak, GEÊ emakume arropa eta osagarriak, VICUÑA CONFECCIÓN gizon eta emakume moda, LENA lentzeria eta mertzeria, MIRENTXU haur eta gaztetxoen moda, NESS emakume moda eta osagarriak, PORFIRIO FERNANDEZ gizon moda eta osagarriak.
Kale Azokaren ordutegia: Martxoak 6 eta 7 10:00tik 13:00ra eta 17:00tik 20:00ra.
Kale-Azokaren bitartez proposamen erakargarria, produktuen aukera zabala eta anitza. Ordizian merkatari elkartetik eta Ordiziako Udalatik aisia eta erosketarako aukera ezin hobea izango den ekintza honetarako gonbidapena luzatzen da.