Ordiziako baratze parkea zabalik, protokolo zorrotzarekin
COVID19 birusak eragindako larrialdi egoeran ezarritako lege-arauak errespetatuz Kutxa Ekoguneko Baratze Parke sareko Ordiziako Baratze Parkea martxoaren 12an itxi zen.
Apirilaren 15ean argitaratu zen Ertzaintza eta Udaltzaingoak aplikatu beharreko eguneratutako irizpideak oinarri hartuta eta erabiltzaileen eskaerari erantzunaz Ordiziako Udalak herriko Baratze Parkea irekitzea erabaki du Kutxa Ekogunearekin batera.
Izan ere arau berrian ezarritakoaren arabera baratzeetan jada landatutakoa jasotzeaz gain erein daiteke eta beharrezko mantenu lanak egin daitezke, baldin eta hara joateko eta bertan egoteko behar-beharrezkoa den denbora baino hartzen ez bada eta Osasun Agintaritzak ezarritako neurriak betetzen badira.
Ordiziako baratze parkeko erabiltzaileek proposatutako protokoloa aitzat hartu eta Kutxa Ekoguneak bidalitakoa kontutan hartuta hurrengoak zehaztu dira:
- Erabiltzaileak sintomarik badu, etxean geratuko da.
- Norberaren eta gainerakoen osasuna arriskuan ez jartzeko arretaz aritu eta pertsonen arteko gutxieneko 2 metrotako segurtasun tartea errespetatu behar da.
- Baratza bakoitzeko erabiltzaile bakar bat arituko da.
- Lanabesen biltegian eta aldageletan pertsona bakarra sartu eta sartu aurretik eta ondoren eskuak modu egokian garbituko ditu ura eta xaboiarekin.
- Norberak beharko duen xaboia, desinfektatzeko produktuak, eskuak lehortzekoa eta behar izanez gero, bestelako babes neurriak eramango ditu.
- Erabilitako lanabesa, ateetako heldulekuak eta gainontzeko gainazal arriskutsuak, garbitu eta desinfektatuta utzi behar dira.
- Osasun Agintaritzak ezarritako neurriak betetzen direla bermatzeko, Baratze Parkera sartzeko erabiltzaile elkarteak ezarritako txandak eta hartutako konpromisoak errespetatu beharko dituzte Instalakuntzak irekita edukitzeko:
- Gehienez hiru orduko iraupena izango duten txandak antolatuko dira, txanda bakoitzean hiru edo lau baratzak izango dute lanean aritzeko baimena plangintza baten baitan (Txanda berean dabiltzan erabiltzaileak, bata bestearengandik urrun egongo dira).
- Txanda batetik besterako aldaketa denbora ondo antolatuko da, ateratzen direnak ez daitezen sartzen direnekin elkartu.
- Baratze bakoitzak astean bitan txanda izango du.
Gogoratu, arduraz jokatu eta elkar zaindu!