Stock eta kale azoka egingo da ostiral eta larunbatean
Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak elkarteak, Ordiziako Udalarekin batera eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, merkataritza eta kontsumo sailaren laguntzarekin, Stock eta Kale-Azoka antolatu du irailaren 18 eta 19an. Ekimen honetan bi ekintza bat egingo dira: Stock azoka Plaza Nagusian eta Kale-azoka herriko kaleetan, produktuak saltokien aurrealdean aurkezturik.
Stock azoka Ordiziako Plaza Nagusian ospatuko da eta Kale-Azoka, denden aurrealdean produktuak aurkezteko baliagarria dena, herriko kale desberdinetan. Ekimen hau, beste behin ere, ostirala eta larunbataren zehar goiz eta arratsaldez burutuko da.
Ordiziako merkataritzaren eskaintza nabarmen eta erakargarria Stock eta Kale-Azokan islatuta ikusiko da, Goierritarrak prezio eskuragarrietan produktu aukera interesgarriak bertatik bertara izango dituztelarik eta aldi berean dagoeneko erakusleihoetan ikusgai dauden denboraldi berriko produktuak zuzenean ezagutuz.
Ekimenaren antolakuntzak, bizitzen ari garen egoera honetara egokituriko ekintza aurkeztuko du non segurtasun neurri guztiak beteko diren, honetarako dendarien eskarmentua eta profesionaltasuna lagungarria izango delarik baita bezeroen animoa eta borondate ona ezinbestekoa ere. Hau horrela izanik bisitariek erosketa eta aisialdi egun atsegina egiteko aukera izango dute Stock Azoka eta Kale-Azoka ospatzen den ingurune erakargarri honetan, Plaza Nagusia, hirigune historikoa eta Urdaneta kalean.
15 komertziok parte hartuko dute
15 saltoki izango dira edizio honetako parte hartzaileak Stock azokan eta Kale-azokan banatuta, 12 saltoki herri-gune historikoan eta inguruko kaleetan denden aurrealdean eta 3 saltoki Plaza Nagusian. Ingurune ireki, eroso eta atsedengarri batetan beraien produktuak eskaintzeko aukera emango die ekintza honek, herriko kaleetatik ibilbidea erakargarriagoa eginez.
Ekintza hau, aldi berean, bisitariak udazkeneko kanpainako azken nobedadeak ezagutu eta eskuratzeko baliagarria izango da, nobedade hauek saltokietako erakusleihoetan ikusgai daudelarik dagoneko.
Stock eta Kale-azokan parte hartuko duten saltokiak:
MIRENTXU haur moda, NESS emakume moda eta osagarriak, PORFIRIO FERNANDEZ gizon moda eta osagarriak, BI LOVE gizon eta emakume moda, DE LA CUESTA ehungintza eta etxea, GEÊ emakume arropa eta osagarriak, GOFI BERRI haur eta gaztetxoen moda, INTER SPORT URRUTIA kirol moda eta osagarriak, KIXMI moda eta osagarriak, KUTIXI emakume arropa eta osagarriak, LUA emakume moda eta osagarriak, OSKARBI oinetakoak, PALOMO gizon eta emakume moda, VICUÑA CONFECCIÓN gizon eta emakume moda, VICUÑA SPORT kirol moda eta osagarriak.
Stock azokako ordutegia; Irailak 18 eta 19, 10:00tik 14:00ra eta 17:00tik 20:00ra.
Kale Azokako ordutegia; Irailak 18 eta 19, 10:00tik 13:00ra eta 17:00tik 20:00ra.
Stock eta Kale-Azokaren bitartez proposamen erakargarria, produktuen aukera zabala eta anitza egongo da. Ordizian merkatari elkartetik eta Ordiziako Udalatik erosketarako baita herria bizitzeko eta honi bizia emateko aukera ona izango den ekintza honetarako gonbidapena luzatzen da.
Trafikoan eragina
Stock azoka ospatuko denez gune historikoan, 10:00etatik 13:00etara goizeko ordutegian, eta 17:00etatik 20:00etara arratsaldeko ordutegian, gune historikora ibilgailu guztien pasoa galaraziko da. Larrialdiaren bat izanez gero udaltzaingoarekin harremanetan jarri 943 805 016 telefono zenbakian.