HAUR PARKEA, URTARRILAREN 2AN, 3AN ETA 4AN, BETI ALAI FRONTOIAN
Gaur hasi eta ostiralera arte haur parkea dago Beti Alai frontoian
Txiki eta gaztetxoek askotariko jolasak dituzte bertan. Goizeko 11etatik 13:30era, eta arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara dago irekita parkea eta txikienak zaintzeko begiraleak daude jolas bakoitzean. Puzgarriak, pisu bikoitzeko parkea eta Play Station jokoak dira txikienentzat egokitu diren jokoak, eta akrobazia saltoak egiteko ohe elastikoak eta bueltaka aritzeko zezenaren zirkulua helduagoentzat. Goizetan, paparrean jartzeko txapa pertsonalizatuak egin ahalko dituzte bertaratzen direnek.
Sarrera doan da eta jolasetan parte hartzeko txanda itxaron beharko dute haur eta gaztetxoek, begiraleek jolasetara sartzeko baimena ematen duten arte.
Hona hemen argazki galeria::