2012-05-11 MontajeaOiangu parkeko taberna urte osoan zabaltzeko izen-emate epea urtarrilaren 11n amaituko da

Iazko uda sasoian egin bezala, Ordiziako Udalak Oiangu parkeko tabernaren esleipena egingo du aurten ere. Taberna urte osoan zabaltzeko baldintza da aurtengo esleipenaren berrikuntza nabarmenena.

 Instalakuntzak zabalik egon behar duten gutxieneko ordutegia hurrengoa izango da:

                         

Ekaina-iraila

Astelehenetik-ostiralera: 12:00-24:00

Asteburu eta jaiegunak: 11:00-24:00

Gainerako datetan

Asteburu eta jaiegunak: 11:00-24:00

Oinarrizko prezioa hileko 200 izango da, hobetu beharrekoa, eta ezarri beharreko behin betiko bermea, 12.000 koa. Kontratua urte betekoa izango da, eta urte bateko luzapena aurreikusten da, alde biek hala iritzi badiote.

Interesa duenak eskuragarri ditu esleipenerako pleguak Ordiziako Udaleko harrera bulegoan (eta webgune honetan azpiko estekak sakatuta). Proposamenak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 11 izango da.

Esleipenaren pleguak