Oianguko txiringitoa kontratatzeko prozesua zabalik
Ordiziako Udalak aurtengo ekaina, uztaila, abuztua eta irailean Oianguko Txiringitoa kudeatzeko kontratazio prozesua abiatu du.
Proposamenak maiatzaren 28a bitartean aurkeztu ahalko dira, Ordiziako Udaleko erregistroan, modu telematikoan, edozein unetan, edo Udaletxeko Erregistro Orokorrean (Udaleko arreta zerbitzuan), 9:00tatik 13:00etara eta arratsaldean Udaltzaingoan, gaueko 21:00ak arte.
Xehetasunak: Oianguko txiringitoa 2021
Proposamenak gutun-azalean aurkeztuko dira “Oiangu parkeko udako taberna txikia edo Txiringitoa kudeatzeko zerbitzua” izenburuarekin. Eskatzaileak bere identifikazio datuak adierazi behar ditu bertan, baita administrazioa berarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa eta telefono zenbakia ere.
Ordiziako Udalak jarduteko gaitasuna daukaten eta kontratatzeko debekurik ez duten pertsona naturalekin zein pertsona juridikoekin kontratatu ahal izango du.
Kontratu hartzaileak ez du inolako zorrik izango Ordiziako Udalarekin. Era berean, kontratu hartzailea egunean izango da Gipuzkoako Foru Ogasunarekiko betebeharrei dagokienez eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrei dagokienez.
Proposamenak aurkezteko 10 egun balioduneko epea emango da iragarkia udaleko webgunean eta kontratazio perfilean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Zerbitzuaren esleipenerako balorazio irizpenak eta puntuaketa
1) Memoria proiektua: 80 puntu.
Bertan zerbitzuaren kudeaketarako dauden baliabide pertsonalak eta kudeaketa plana zehaztuko dira. Memoria proiektua gehienez 5 orritan egingo da, orriak DIN A4koak izango direla, eta bi aldeetatik.
80 puntuak honela banatuko dira:
- Eskaintzaren aniztasuna: 15 puntu. (pintxoak, razioak, ogitartekoak, plater konbinatuak, menuak, menu bereziak…)
- Produktuen jatorria: 10 puntu. (km0 produktuak, inguruko ekoizleen produktuak, produktu ekologikoak.)
- Tabernako bezeroei emango zaizkien prestazioak: 20 puntu. (eramateko erraztasuna, terraza zerbitzua….)
- Parkera bezeroak erakartzeko proposatzen diren ekintzak, (batez ere familia eta nerabeei zuzendutakoak): 20 puntu
- Udalerriko langileak izatea: 5 puntu gehienez.
- Hondakinen kudeaketa jasangarria: 10 puntu gehienez. Hondakinen kudeaketa plangintza baloratuko da.
2) Ostalaritza eskoletan lortutako ezagutza: 20 puntu. Arlo horretako goi mailako ikasketak dituela egiaztatzen duenari 20 puntu emango zaizkio eta erdi mailako ikasketak dituenari 10 puntu emango zaizkio. Esleipenduna Enpresarien Elkartea izango balitz, bera osatzen duten pertsonen ikasketak batuko dira, gehienezko 20 puntuak lortu arte.
Esleipen prozesua
Udalak proposamenak aurkezteko epea igaro ondoren aurkeztutako proposamenak baloratuko ditu eta udaleko web orrian argitaratuko ditu horren emaitzak.
3.- Kanona. Hileko 400 euroko kanona ezarriko da zerbitzua garatzeko. Edozein zalantza izanez gero jarri harremanetan Udaleko Idazkaritza Sailarekin helbide elektroniko honen bidez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo deitu telefono zenbaki honetara: 943 80 56 36