Eneko Goiburuk irabazi du gazta txapelketa
Gaur goizean ospatu da Latxa edo karrantzako ardiaren esne gordinez artzaiek egindako XLVIII. gazta-lehiaketa Ordizian.
Hemen dituzue lehenengo bostak:
Bosgarren saria: Unai Lekuona Ruiz de Luzuriaga (Araia), 1666 puntu
Laugarren saria: Marta Perez Loperena (Egozkue), 1682 puntu
Hirugarren saria: Beñat Egaña (Mutriku), 1688
Bigarren saria: Joseba Insausti (Ordizia), 1706
Lehen saria: Eneko Goiburu (Segura), 1720
Bestalde, gazta erdia enkantean atera da, eta Javier Garcia (Hotel el Cisne, Zaragoza) eraman du, 9.400 euroren truke. Diru hori Lagunkiro, Ordiziako adinekoen elkartera bideratuko da, urtean zehar ekintzak antolatzen jarrai dezaten.