Stock eta kale azoka, ostegun eta ostiralean
Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak elkarteak, Ordiziako Udalarekin batera eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, merkataritza eta kontsumo sailaren laguntzarekin, Stock eta Kale-Azoka antolatuko du irailaren 16 eta 17an. Ekimen honetan bi ekintza bat egingo dira, Stock azoka Plaza Nagusian eta Kale-azoka herriko kaleetan, produktuak saltokien aurrealdean aurkezturik.
Stock azoka Ordiziako Plaza Nagusian ospatuko da eta Kale-Azoka, denden aurrealdean produktuak aurkezteko baliagarria dena, herriko kale desberdinetan. Ekimen hau, oraingo honetan, osteguna eta ostiralaren zehar goiz eta arratsaldez burutuko da.
Ordiziako merkataritzaren eskaintza nabarmen eta erakargarria Stock eta Kale-Azokan islatuta ikusiko da, Goierritarrak prezio eskuragarrietan produktu aukera interesgarriak bertatik bertara izango dituztelarik.
Azken edizioetan herritar eta bezeroen eskutik eman den erantzun ona errepikatuko dela ziur dago antolakuntzak, baita bisitariek erosketa eta aisialdi egun atsegina egin dezaketela Stock Azoka eta Kale-Azoka ospatzen den ingurune erakargarri honetan, Plaza Nagusia, hirigune historikoa, Urdaneta kalea eta Garagartza Plaza.
16 saltoki izango dira edizio honetako parte hartzaileak Stock azokan eta Kale-azokan banatuta, 13 saltoki herri-gune historikoan eta inguruko kaleetan denden aurrealdean eta 3 saltoki Plaza Nagusian. Ingurune ireki, eroso eta atsedengarri batetan beraien produktuak eskaintzeko aukera emango die ekintza honek, herriko kaleetatik ibilbidea erakargarriagoa eginez. Ekintza hau, aldi berean, bisitariak udazkeneko kanpainako azken nobedadeak ezagutu eta eskuratzeko baliagarria izango da, nobedade hauek saltokietako erakusleiho batzuetan ikusgai daudelarik dagoneko.
Honakoek parte hartuko dute:
Arantxa lentzeria eta mertzeria, Bi Love emakume eta gizon moda, Biñaspre estetika eta lurrindegia, Gofi Berri haur eta gaztetxoen moda, Imana emakume arropa eta osagarriak, Irurena lentzeria eta mertzeria, Lena lentzeria eta mertzeria, Lua emakume arropa eta osagarriak, Mirentxu haur eta gaztetxoen moda, Ness emakume arropa eta osagarriak, Oskarbi oinetakoak, Palomo emakume eta gizon moda, Porfirio Fernandez gizon moda eta osagarriak, Serendipity emakume arropak eta osagarriak, Vicuña Confección emakume eta gizon moda, Vicuña Sport kirol moda eta osagarriak.
Stock azoka ordutegia: Irailak 16 eta 17, ostegun eta ostirala, 10:00-14:00ra eta 17:00-20:00.
Kale Azoka ordutegia: Irailak 16 eta 17, ostegun eta ostirala, 10:00-13:00 eta 17:00-20:00.