Bono kanpaina berria
Ordiziako Udalak beste behin hirugarren sektorea indartzeko urratsak ematen jarraitzen du. “Ordiziako merkataritza, ostalaritza, eta zerbitzuetako aktibitatea berreskuratzeko, kontsumoa sustatuko duen eta herriko familien ekonomiari lagunduko dien bono sistema jarriko dugu berriz ere martxan. Badakigu askok erabili dituztela, eta abendura bitartean beste kanpaina berri bat jarriko dugu abian”, zehaztu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak.
Ekimen honetan parte hartuko duten dendak haien erakusleihoetan bereizgarri bat dute erosleak ikusi dezan denda horretan bonoa erabil dezakeela.
Bonoen salmenta kanpaina jarriko da berriz ere martxan, hau da, bakoitzak erosi egin beharko du bonoa. Asteazkenean, urriak 13, jarriko dira salgai. Gogoratu, edozein pertsonak eros ditzakela bonoak, izan Ordiziakoa edo ez.
Kanpaina honek 50 euroko 5.000 bono jarriko ditu zirkulazioan, herriko establezimenduetan gastatzeko, eta adinez nagusi den pertsona bakoitzari aukera emango dio gehienez ere bi bono eskuratzeko, eta gehienez ere bi bono oso (2x50€) erabili ahal izango dira erosketa bakoitzean.
50 euroko erosketa bono bakoitzagatik bezeroak 30 euro ordainduko du, eta Udalak 20 euro jarriko ditu. Pertsona bakoitzak, gehienez, beste pertsona bakar baten izenean erosi ahal izango ditu bonuak, beti ere ordezkatutako pertsonaren NAN agiriaren kopia aurkeztuta.
Bono kanpaina honi urte amaieran emango zaio, hain zuzen ere, abenduaren 31an. “Herriko establezimenduetan gastatzeko bonoak direnez, eta abendura arte egongo direnez erabilgarri, ordiziarrek zein beste herrietako pertsonek badute aukera hilabete hauetan erabili ahal izateko”.
Non erosi daitezke bonoak?
Ordizian elkartearen bulegoan, Andre Mari kaleko 21ean, erosi ahalko dira bakarrik. Ordutegia, berriz, honakoa izango da:
- Astelehenetan: 08:30-15:00
- Asteartea: 08:30-15:00 / 17:00 – 19:00
- Asteazkena: 08:30 – 15:00 / 17:00 – 20:00
- Osteguna: 08:30 – 15:00 / 17:00 – 19:00
- Ostirala: 08:30-15:00 / 17:00 – 20:00
- Larunbata: 10:00-13:00
74 establezimendutan erabili daitezke
Ondorengo 74 establezimendutan erabili daitezke bonoak. Hemen zerrenda:
Ganbara Altzariak, Josune & Klaude, Alazne Ileapaindegia, Barberia Maider, Otegi Armategia, Irurena mertzeria-lentzeria, Porfirio Fernandez, Barberia Irene, Gofi Berri, Oskarbi oinetakoak, Amaren, Hidalgo bitxitegia, Foto Ordizia, Olatz Mertzeria, Lena, Mujika liburudenda, Suquia Etxetresna elektrikoak, Josune estetika zentroa, Carrion, Vicuña Sport, Leizea, Intersport Urrutia, El Kilo, Deido ileapaindegia, Imana, peluquería Manolo, Muguet Lorandenda, Goen optika, Vicuña Confección, Amaia ileapaindegia, Aiztur ileapaindegia, Palomo jantzidenda, Kixmi, Biñaspre, Drogueria Arregi, Drogueria Arrieta, Bi Love, Urdanet, Estibalitz Ruano Matxain ileapaindegia, Egun on kafetegia, Jos-bel, Romero jantzidenda, Casa Arrieta, Marta, Sugaar, Martinez Jatetxea, BP natura, Galdeano burdindegia, Lirain, Bossa Nova, Mirentxu, Ibai, Maos, Goierriko Nekazal Kooperatiba, Ness, Etxetxo taberna, Ilunpe taberna, Alonso burdindegia, Nerea Taberna, Multiopticas, Kantoi, Luberri lorandenda, Arantxa mertzeria-lentzeria, Nahikari goxokidenda, 19|90 Gastroteka Ordizia, La Paz taberna, Serendipity, Gurutze ileapaindegia, Maitane estilismo, Urdin, Lua, Calzados Agirre, Tximista sagardotegia.