MERKATARIZA BIZIBERRITZEKO PLAN BEREZIA AURKEZTU DUTE
Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreak bultzatzea da helburua
Herenegun, 2013ko urtarrilak 22, "Ordiziako Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezia" aurkeztu zen Udaletxeko batzar aretoan, aurkezpen honetan plana landu duen enpresako ordezkariek, Udal gobernua osatzen duten partaideak baita Merkataritzako teknikaria eta Ordizian merkatari elkarteko batzordeko ordezkariek ere parte hartu zutelarik.
Ordiziako Udalak, Merkataritza arloaren bitartez, IKEI enpresak azken 18 hilabeteetan zehar Ordiziako merkataritza eta bere ingurunea aztertuz landu duen MBPB aurkezten du. Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreak bultzatzea helburutzat duen plan hau bi dokumentuak osatzen dute, Diagnosia eta Proposamen Jarduerak, hauek Ordiziako Udalaren merkataritza arloak Ordizian elkartearen laguntzarekin baita merkataritza eta ostalaritza mahaietan parte hartzen duten saltokien jabeekin batera egin beharreko elkarlanerako baliagarriak izango direlarik, Goierriko garapen agentzia izan dezakeen garrantzia ere ahaztu gabe.
Dokumentu hau, atal bakoitzean, beharren arabera eta dagokion teknikariekin aztertua izango da helburuak bideragarriak izatearren.
Epe laburrean berritu beharko den Udalaren eta Ordizian elkartearen arteko hitzarmenak, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailaren "Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazioa eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideraturiko laguntzen programa" bitarte, Ordiziako merkataritzaren biziberritze planaren gastuari aurre egiteko diru-laguntza garrantzitsu bat jasotzeko aukera eman du.
Plan honek merkataritza eta bere ingurunearekin erlazioa duten gai desberdinak aztertzen ditu, merkataritzaren irudia berritu eta hau sustatzeko lagungarriak izango diren proposamen desberdinak jasoz, hirigintzan inbertsioak, ekintzaileei laguntzak, dinamizazio ekintzak eta bestelakoak aurreikusten direlarik.
Guzti honek Ordiziarrentzat, bezeroentzat eta bisitarientzat Ordizia erosoago eta erakargarriago bat sortzeko onuragarria izango dela argi uzten duelarik.
Ekintza planean jasotzen den guztia epe ertainean egia bihurtu eta transformazioa errealitate bat izateko, guztien lana eta inplikazioa ezinbestekoa izango da.
Planak erakunde, enpresa, merkatari, herritar eta bezeroen parte hartzea eskatzen du, honen parte aktiboa izateko aukera izango dutelarik elkarlan eta ekintza desberdinen bitartez.
Aipatutako guztia errealitate bihurtu bitartean, Garagartza, Domingo Unanue eta J.M. Barandiaran plazak bezalako eremuak biziberrituz, Urdaneta eta bestelako kaleetan jarduerak burutuz, ekintzaile berrien bitartez lokal hutsei bizitza emanez, aparkalekuak eta hauen sarrerak hobetuz, seinalitika eta hiri altzairu berrien bitartez herritik ibilbideak erosoagoak eginez, baita merkataritza ingurunea dinamizatzeko ekintzak antolatuz Ordizian elkartearen eta Turismo, Kultura, Kirola eta beste Udal arlo desberdinen laguntzaren bitartez, etab. Ordiziako Udalak Ostalaritza eta Merkataritza mahaiak berreskuratu ditu, epe laburrean Ordizian merkatari elkartearekin hitzarmena berrituko du, Ordizian elkartearekin elkarlanean ere herriko merkatarientzat Sare Sozialetako ikastaroa antolatuko du eta bien arteko elkarlanetik sortuko den urteko lehen dinamizazio ekintza nabarmen batetan era laguntza emango du.