Gaur goizean ospatu da Ordiziako Udaletxeko arkupeetan Euskal Herriko XXIII. Txistorra lehiaketa. Goizeko 10:00etan hasi da dastaketa, eta 54 partaide izan dira guztira. Bertan, puntuazio onena Miren Pagolak eskuratu du (Tolosa, 59,50 puntu), ondoren Precocinados Gesalaga (Zarautz, 57 puntu) eta Juan Jose Etxezarretak (Donostia, 55 puntu) osatu du podiuma. Laugarren eta bosgarren postua, hurrenez hurren, Javier Vadillo (Legazpi, 54,50 puntu) eta Carnicas Irigibelentzat izan dira (Huarte, 54 puntu).

Sari banaketaren aurretik, 2020ko maiatzean utzi gintuen eta hainbat urtetan Epaimahaikide izan genuen Beasaingo Kattalin Erretegiko eta JAKITEA elkarteko kide zen Juan Manuel Garmendiaren alargunari, Arantxa Agirrezabalari,  oroigarri bat eman zaio Ordiziako Udalaren izenean esker onez.

 

Txistorra lehiaketa omenaldia