Tapoietatik, lehen aulkira
Gai estrategikoa da ingurumenaren zaintza Ordiziako Udalarentzat, 2030 Ekintza Planean jasota dagoen moduan. Hala, orain hilabete batzuk, Udalak Ekomodo enpresarekin batera Ekogela proiektua jarri zuen martxan, Ordiziako Jakintza, Urdaneta eta Oianguren ikastetxeekin elkarlanean. Eta, orain, elkarlan horren emaitza ikusteko unea da.
Aulkitik tapoira, ikusi sortze prozesua
Izan ere, tapoi bilketa bat jarri zen martxan herriko hainbat gunetan, eta herritarren parte hartzea zabala izan zen. Tapoi horiek bildu eta txikitu ostean, aulki baten forma eman zaio, eta Zuhaiztin jarri da. 200 kilo tapoi bildu ziren guztira tapoi bilketa honetan.
“Proiektua hasieratik iruditu zitzaigun interesgarria eta emaitza asko gustatu zaigu. Azken finean, helburua ahalik eta hondakin sortzea bada ere, garrantzitsua da dagoeneko sortuta dagoen hondakinei bigarren erabilera bat ematea. Eta horixe egin dugu guztiok elkarlanean, bai Ekomodo enpresarekin eta herriko ikastetxeekin. Ekonomia zirkularra zer den erakusten duen proiektua da hau, eta halako ekimenak martxan jartzeko lanean gaude”, nabarmendu du Maitane Alvarez, Ordiziako alkateordeak.