Nafarroako Gerezia protagonista azokan
“12 hilabete 12 produktu” ekimenari jarraipena emanez Nafarroako Gerezia izango dugu asteazken honetan protagonista. Nafarroako Orburuarekin martxoan, eta Nafarroako Zainzuriarekin maiatzean egin genuen bezala, salmentan izango dira Plaza Nagusian horretarako bereziki jarritako postuan. Salmentarako jartzeaz gain, produktu horren ezaugarriak eta berezitasunak eta errezeta bat jasoko dituen esku orria banatuko da eta dagokion Ordiziako tabernak azokako saltzaileen artean errezeta horretan oinarritutako pintxoa banatuko du. Asteazken honetan, ekainak 15, Nafarroako Gerezia izango da protagonista eta Hotel Ordizia pintxoa banatzeaz arduratuko dena. Azkenik, postu berezi honetan erosketa egiten dutenek, azokako produktuez osatutako lote eder baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute.