Albert Fert eta Peter Grünberg Nobel Saridunak omenduko dira ekainaren 25an
*Argazkia: Goierriko Hitza
Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak Nobel saridun Albert Fert eta Peter Grünberg (kasu honetan hil ondoren) irakasleei omenaldi ekitaldi bat egingo die datorren ekaianren 25ean, Ordiziako Udaletxeko batzar aretoan. Ordizian ospatu ziren Nanomagnetismo eta Spintrónica (RNSTA 1/2 y IWMW6) kongresuetan parte hartzeagatik eta Kofradiari egindako aitortzagatik egingo zaie omenaldi hau. Biek ala biek Ordiziaren eta Kofradiaren aldeko apustua egin izan dute beti, artzainen bizimodua eta gure ingurune naturala bermatzen duen produktu baten, gaztaren, aldeko lana ezagutaraziz.
Ekitaldi nagusia, beraz, 2022ko ekainaren 25ean ospatuko da Ordiziako Udalaren Batzar Aretoan goizeko 9:30tan, ondorengo programaz lagunduta:
- 30tan Harrera Ordiziako Udaleko Batzar Aretoan, Adur Ezenarro Ordiziako Alkatea eta Kofradiako Kofrade Gorenaren aldetik omendu eta gonbidatuei.
- Kofradiako kide batek Albert Fert eta Peter Grünberg omenduen merituen irakurketa egingo, Ordizia eta Idiazabal Gaztaren kofradiarekin duten harreman balioan jarriz. Ekitaldi honetan Ordiziako Udalak oroigarri bat emango die eta kofradiaren aldetik, Albert Fert jaunari txapela jarriko zaio eta “Merituzko Kofrade” izaera baieztatzen duen diploma bat emango zaio, oroigarri batez lagunduta. Modu berean, Peter Grünberg irakasleak hil ondorengo aitortza jasoko du.
- 30tan Gonbidatuak Segurako Ondarre gaztandegira joango dira, bertan gazta ekoizpen prozesua ezagutuko dutelarik, azkenik Idiazabal Gazta dastaketa batekin amaitzeko.
- 30-14h inguruan Ordiziara bueltatu eta Chapel-Gorri elkartean bazkalduz amaituko dute eguna.
Ekitaldiak gonbidatu ugari izango ditu, EHUko ordezkariak Eva Ferrereira (EHUko Erretorea) buru dutela, beste unibertsitate batzuetako ordezkariekin batera.