Garin eta Begue, 90 urte baino gehiagoko ibilbidea omenduz
Gipuzkoako Merkatariak Elkarteak 90 urte bete ditu eta ospakizunen baitan Ordizian izan dugu jardunaldia gaur.
Ordiziako bi establezimendu ere omendu dira, 90 urte baino gehiagoko ibilbideagatik: Begue (1925) eta Garin (1904). Horrez gain, kasu arrakastatsu bezala Vicuña dendaren ibilbidea ezagutzeko aukera ere izan dugu. Mónica González adituaren hitzaldiarekin amaitu dugu jardunaldi eder hau.
Zorionak ibilbide oparo honengatik eta eskerrik asko gure herria bizirik mantentzen laguntzeagatik!