ORDIZIAN STOCK ETA KALE AZOKAREN V. EDIZIOA
Datorren ostiral eta larunbata bitartean ospatuko da
Martxoaren 8an eta 9an ospatuko da Ordizian V. Stock eta Kale azoka. Herritarrek bi egunetan izango dute aukera Plaza Nagusian egongo den stockera eta dendaren aurrealdean egongo den kale azokara hurbiltzeko. Goizez zein arratsaldez irekiko dira. Stockaren goizeko ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da, eta 16:30etatik 20:00etara arratsaldekoa. Kale azokak ordutegi berdina izango du goizeko itxieraren aldaketarekin, 14:00etan beharrean 13:00etan itxiko da.
Bestetik, puzgarriz, zezen mekanikoaz eta txiki parkeaz osatutako haur parkea egongo da Garagartza Plazan. Ostiralean arratsaldez soilik irekiko dute, 16:30etatik 20:00etara. Larunbatean, aldiz, goizez eta arratsaldez; goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00etara bitartean eta 17:00etatik 20:00etara bitartean hain zuzen.