Irailaren 6an ospatuko da L. Gazta txapelketa eta azoka berezia
Irailaren 2an hasi eta hilaren 10 arte, iraungo du aurtengo Euskal Jaiak Ordizian. Aurreko urteetan bezala, egitaraua oparoa izango da. Besteak beste, datorren asteazkenean, irailak 6, egingo den aparteko azoka eta aurtengoan bere L. Urteurrena ospatuko duen latxa edo karrantzanako ardiaren esne gordinez egindako gazta-lehiaketa azpimarratu behar ditugu.
Oraingo honetan ere, Ordiziako azokan giro aparta izango dugu, eta goiz osoan zehar era guztietako lehiaketak eta erakusketak ikusi ahal izango ditu bisitariak.
Azken 10 urteetako txapelketetan lehen postua hiru aldiz irabazi duen gaztagileak URREZKO KUTXA GARAIKURRA irabazteko aukera izango du. 2.009. urtean irabazi zuen garaikurra lehenengo aldiz Elgoibarko Jesus Mª Ansolak eta 2013an Ricardo Remiro Eulateko artzainak bigarrenez. Aurtengoan “S.C. Kortaria” gaztandegiko Julen Arburua (2018, 2019) eta “Ondarre” gaztandegiko Eneko Goiburu (2014, 2021) dira garaikur berezi hau irabazteko aukera dutenak.
Irailaren aurreneko asteazkeneko azokan bestelako lehiaketa eta erakusketak ere antolatu dira: Fruitu eta barazki-lehiaketa, Euskal Oiloaren lehiaketa-erakusketa, Perretxiku erakusketa, Gipuzkoako piriniar arrazako behi-azienda lehiaketa eta Plaza Nagusian astero postua jartzen duten baserritarren Aipamen Berezia.
Ordiziako Euskal Jaiei buruzko informazioa aurki daiteke webgune honetan: www.ordiziakoazoka.eus
ARDI LATXAREN EDO KARRANTZAKOAREN ESNE GORDINEZ EGINDAKO GAZTEN L. LEHIAKETA
Aurtengoan bere L. Urteurrena ospatzen duen lehiaketa herrikoi hau Beti – Alai pilotalekuan izango da. Izen eman duten artzainek Idiazabal Jatorrizko Izendapena edo Artzain Gazta elkarteetan aurkeztu beharko dituzte gaztak irailaren 4rako, 12:00ak baino lehen, orduan amaituko baita izen emateko epea.
Gaztak Ordiziako D’Elikatuz Elikadura eta Gastronomia Interpretazio Zentroan jasoko dira irailaren 6an; eta goizeko 9:15etan gaztak Beti Alai pilotalekura eramango dituzte dantzari, txistulari eta dultzaineroek sortutako giroan eta desfile bat egingo da artzain, agintari, epaimahaikide eta Kofradiako kideekin.
Lehiaketa, goizeko 10:30etan hasiko da eta, eta hainbat sukaldari, gastronomia-adituk eta kazetarik osatuko du epaimahaia. Juan Mari Arzak sukaldaria Ordiziako Gazta Lehiaketako Epaimahaiko Lehendakaria izan da lehiaketa hasi zenetik, eta orain erreleboa Pedro Subijanak hartuko du. Juan Mari Arzak Ohorezko Lehendakari izatera pasako da eta eskerrik beroenak helarazteko omenaldi txiki bat egingo zaio , urte guzti hauetan Ordiziako gazta txapelketaren alde egindako lanagatik. Aurten 13:30etarako irabazlearen izena izango dugu, eta hori jakin ostean, jarraian egingo da enkantea. Enkantea amaitu ostean aterako da familia-argazkia.
Aurtengoan, 2013. urteaz geroztik gazta-lehiaketan irabazle izan diren artzainen gazten salmenta puntuak, Beti-Alai pilotalekuko frontoi txikitik Zuhaiztira pasako dira, beste gazta saltzaileekin batera jarriz.
FRUITU ETA BARAZKI-LEHIAKETA, PERRETXIKO ERAKUSKETA
Jose Migel Barandiaran Plazan ere izango da zer ikusia, bertan egingo baita fruitu eta barazki-lehiaketa eta perretxiko-erakusketa. Azken honetan, Aranzadi Zientzia Elkarteko ordezkariak izango ditugu perretxikoen inguruko azalpenak ematen. Sariak Barandiaran Plazan bertan banatuko dira, eta bertan izango da Baserritarren Postuen Aipamen Berezia eta euskal oiloen lehiaketako sari banaketa ere, irailaren 6an, eguerdiko 12etan.
GIPUZKOAKO PIRINIAR ARRAZAKO BEHI-AZIENDA LEHIAKETA
Gipuzkoako piriniar arrazako behien lehiaketa Garagartza Plazan izango da. Herrialdeko abeltzainek bertako piriniar arrazako ganadua jarriko dute erakusgai. Lehiaketaz kanpo, idiskoen erakusketa ere izango da.
Aurten ere ganadu-lehiaketa herrialde mailakoa izango da, eta soilik piriniar arrazako ganaduena izango da.
Sariak 13:00etan banatuko dira Garagartza Plazan.
PLAZA NAGUSIKO BASERRITARREN POSTUEN AIPAMEN BEREZIA
EUSKAL OILOEN XL. ERAKUSKETA- FERNANDO OROZCOREN OROIMENEZKO XVIII. SARIA
Ordiziako Plaza Nagusian asteazkenero parte hartzen duten baserritarrei Aipamen Berezia egingo zaie. Ordiziako azokara leial etortzen diren baserritarren esfortzuari eman nahi zaio balioa Aipamenarekin.
Joxe Miel Barandiaren Plazan Oiloen LX. lehiaketa-erakusketa / Fernando Orozcoren Oroimenezko XVIII. Sarian honako arrazak aurkeztuko dira: marraduna, gorria, beltza, zilarra eta lepasoila.
AZOKA BEREZIKO BESTE POSTU BATZUK
ZUHAIZTIAN, Beti Alai frontoiaren parean, azken hamar urtetako gazta lehiaketako irabazleen gaztak salgai egongo dira ,beste gazta ekoizle batzuekin batera eta, gainera, Arabar Errioxako eta Nafarroako zenbait ardo-egile, eta sagardogileen postuak ere jarriko dira. Ordiziako erdiguneko kaleetan, berriz, eskuz egindako nekazaritzako elikagaien salmenta-postuak egongo dira; hala nola, ogia, taloak, eztia, euskal pastela, gozokiak...
www.Ordiziakoazoka.eus webgunean daukazue Ordiziako Euskal Jaiei buruzko informazio guztia.
(Honekin batera duzue, atzean, Euskal Jaietako egitarau osoa).
URREZKO KUTXA GARAIKURRA 2023 – GAZTA LEHIAKETA
Beste behin ere Urrezko Kutxa Garaikurra irabazteko aukera izango du azken 10 urteetan lehen postua hiru aldiz lortu duenak: “S.C. Kortaria” gaztandegiko Julen Arburua (2018, 2019) eta “Ondarre” gaztandegiko Eneko Goiburu (2014, 2021) dira garaikur berezi hau irabazteko aukera dutenak.
Saria banatu eta hurrengo urtetik aurrera, berriro hasiko gara denbora-tartea zenbatzen sari berri bat banatu ahal izateko. 2009. urtean irabazi zuen lehengo garaikurra Elgoibarko Jesus Ansolak eta 2013an Ricardo Remiro Eulateko artzainak lortu zuen.
ORDIZIAKO GAZTA LEHIAKETAKO AZKENEKO HAMAR IRABAZLEEN ZERRENDA
- Ricardo Remiro (Eulate)
- Karmele Murua (Segura)
- Jon Etxebarria (Zeanuri)
- Joseba Insausti (Ordizia)
- Jose Luis Odriozola (Aia)
- Julen Arburua (Lekaroz)
- Julen Arburua (Lekaroz)
- Patxi Lopez de Uralde (Larrea)
- Eneko Goiburu (Segura)
- La Leze (Ilarduia)
ARDI LATXAREN EDO KARRANTZAKOAREN ESNE GORDINEZ EGINDAKO GAZTEN L. LEHIAKETA
Ordiziako Udalak Ardi Latxaren edo Karrantzakoaren esne gordinez egindako gazten lehiaketa antolatu du aurten ere, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiarekin eta Idiazabal Jatorrizko Izendapenarekin elkarlanean. Datorren irailaren 6an, asteazkenez, goizeko 10:30etan hasiko da lehiaketa, Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan.
EPAIMAHAIA
Epaimahaia, besteak beste, gastronomia arloko jende ezagunak, kritikariek eta Idiazabal gaztaren inguruko kontuetan adituak direnek osatuko dute. Mahai bakoitzean honako kideak egongo dira: sukaldari bat, kazetari bat eta Idiazabal Gaztetan aditua den teknikari bat.
LEHENDAKARIA
Juan Mari Arzak
TEKNIKARIAK
Alfredo Fernandez Idiazabal Jatorri Izendapeneko teknikaria
Carmen de Vega Idiazabal Jatorri Izendapeneko teknikaria
Patxi Pérez Elortondo Idiazabal Jatorri Izendapeneko teknikaria
Iñaki Etaio Alonso Idiazabal Jatorri Izendapeneko teknikaria
Noelia Aldai Idiazabal Jatorri Izendapeneko teknikaria
Igor Hernandez Ochoa Idiazabal Jatorri Izendapeneko teknikaria
Maria Jose García Idiazabal Jatorri Izendapeneko teknikaria
SUKALDARIAK
Hilario Arbelaitz “Zuberoa” Jatetxea Oiartzun
Pedro Subijana “Akelarre” Jatetxea de Donostia.
Elena Arzak “Arzak” Jatetxea Donostia
Martin Berasategi “Martin Berasategi” Jatetxea Lasarte
Xabier Zabaleta “Aratz” Erretegia Donostia / Jakitea Elkartea
Nicolás Ramírez Jiménez “Túbal” Jatetxea Tafalla
Najat Kaanache “Nur” de Fez (Marruecos)
Andoni Luis Aduriz “Mugaritz” Jatetxea Errenteria
Lourdes Rekondo “Rekondo” Jatetxea Donostia
KAZETARIAK
Mikel Zeberio Kazetari Gastronomoa "PETRA MORA/ BCC
Mitxel Ezkiaga “DIARIO VASCO“ kazetaria
Martxelo Otamendi “BERRIA” kazetaria.
Jordi Feliu Kazetari eta gastronomian aditua
GONBIDATUAK
Jose Mari Aizega Basque Culinary Center. Zuzendaria
Victor Manuel Abeslaria
Emma García Kazetari eta aurkezlea
Quino Martínez Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko Idazkari Orokorra
SARIAK
Gazta-lehiaketak 50 urte betetzen dituen honetan, azken urteetako diru sariek igoera izango dute (lehen eta bigarren saria):
LEHEN SARIA: 2000 euro – TXAPELA, KUTXAren garaikurra – 12.000 etiketa esaldi honekin: ORDIZIAKO TXAPELDUNA, ARTZAINAREN IZENA eta URTEA eta Diploma
BIGARREN SARIA: 1000 euro, ORDIZIAKO UDALAren GARAIKURRA eta Diploma
HIRUGARREN SARIA: 500 euro, ORDIZIAKO UDALAren GARAIKURRA eta Diploma
LAUGARREN SARIA: 250 euro eta Diploma
BOSGARREN SARIA: 220 euro eta diploma
Ordiziako Gazta Lehiaketaren Ekitaldi honetan. FINALISTA DIPLOMA bana emango zaie azken dastaketarako sailkatutako 14 artzainei.
ENKANTEA
Ordubata terdiak eta ordubiak bitartean eta gazta lehiaketaren sailkapena ezagutu ondoren gazta irabazlearen enkantea egiten da. Enkantea da, ezbairik gabe, gazta lehiaketaren unerik ikusgarrienetako bat. Enkantean jasotako dirua egoitzan edo euren etxeetan dauden adineko pertsonentzat zuzenduko da. Diru horrekin, bakarrik daudenei etxean edo etxetik irteteko laguntza eskainiko zaie eta egoitzan bertan aisialdiaz gozatzeko ekintzak burutuko dira. Ekintzak Ordiziako Nagusilan bezalako elkarte eta beste herriko eragileek sustatuko dituzte.
GAZTA-ENKANTEAREN BILAKAERA
URTEA |
DIRU-KOPURUA |
EROSLEA |
1980 |
12.000 |
JUAN Mª ARZAK, “ARZAK” |
1981 |
15.000 |
JOSE JUAN CASTILLO “NICOLASA” |
1982 |
28.000 |
ERRASTI “GURIA” |
1983 |
42.000 |
PEDRO SUBIJANA “AKELARRE” |
1984 |
65.000 |
EVARISTO GARCIA |
1985 |
110.000 |
ZACARIAS PUENTE |
1986 |
115.000 |
SEBASTIAN AZPIRI |
1987 |
135.000 |
“BILORE” |
1988 |
190.000 |
“QUESOS ALDANONDO” |
1989 |
210.000 |
“BARTOLO” JATETXEA |
1990 |
260.000 |
“EGOSARI” JATETXEA |
1991 |
360.000 |
“EGOSARI” JATETXEA |
1992 |
385.000 |
“PATXI” JATETXEA |
1993 |
390.000 |
“SUPER AMARA” |
1994 |
450.000 |
“SUPER AMARA” |
1995 |
500.000 |
“ELUTXETA” SAGARDOTEGIA |
1996 |
550.000 |
“LA BARANDILLA” supermerkatua |
1997 |
570.000 |
PRYCA OLABERRIA (Varela jn.) |
1998 |
580.000 |
PRYCA OLABARRIA (Varela jn.) |
1999 |
600.000 |
“SUPER MATÍA” supermerkatua |
2000 |
550.000 |
“LARZABAL” JATETXEA DONOSTIA |
2001 |
610.000 |
“RAVELL” JATETXEA |
2002 |
4.100 euro |
ANGEL URANGA (PINTOREA) |
2003 |
5.100 euro |
“POTTOKA” ETA “MARTINEZ” |
2004 |
12.100 euro |
“PATXI ERRETEGIA” (LIERNIA) |
2005 |
6.000 euro |
CASTILLO HOTELA (OLABERRIA) |
2006 |
6.200 euro |
“EL CASERON” JATEXEA – ARMENTIA (ARABA) |
2007 |
6.400 euro |
JOAKIN ARRATIBEL “DIVINUS CATERING” |
2008 |
6.700 euro |
CASA EZEIZA (TOLOSA) |
2009 |
12.000 euro |
SUPER AMARA |
2010 |
7.200 euro |
DOLAREA HOTELA (Beasain) |
2011 |
7.300 euro |
RESTAURANTE PORRUE (Bilbo) |
2012 |
7.400 euro |
CATALANA OCCIDENTE ASEGURU-ETXEA |
2013 |
7.500 euro |
BOLINTXO OKINDEGIA (BERGARA) |
2014 |
13.050 euro |
AMPO KOOPERATIBA (IDIAZABAL) |
2015 |
7.600 euro |
CATALANA OCCIDENTE |
2016 |
8.000 euro |
OKELETXE HARATEGIAK |
2017 |
8.200 euro |
CARREFOUR OLABERRIA |
2018 |
8.750 euro |
SAN SEBASTIÁN GASTRONOMIKA |
2019 |
9.000 euro |
BETI JAI BERRI JATETXEA (DONOSTIA) |
2020 |
9.200 euro |
TECNOMOTO |
2021 |
9.400 euro |
HOTEL EL CISNE (ZARAGOZA) |
2022 |
9.600 euro |
BODEGAS MITARTE (LABASTIDA) |