Ordizian ostalaritza eta merkataritza da udalerriaren ezaugarrietako bat eta, horregatik, Udalak Ordizia Zabalik dirulaguntzen programaren deialdia jarri du abian aurten ere. “Programa hau hasi zen unetik, berrogeita hamar negozio baino gehiago jarri dira martxan, eta gehienek jardunean jarraitzen dute”, nabarmendu du Maitane Alvarez, Ordiziako alkateordeak.

Udalak aurten ere 27.000 euro bideratuko ditu egitasmo honetarako, eta horren xedea izango da 2023an hutsik dauden edo txandakotzat har daitezkeen merkataritza-lokalen alokairuen eta erosketen gastuak zati batean ordaintzea, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte. Alokairuen kasuan, laguntza gehienez bi urtez jaso ahal izango da; eta, nolanahi ere, ez dira kontuan hartuko BEZa, beste zerga eta tasa batzuk, ezta merkataritzaren ohiko jarduerarekin lotutako beste gastu batzuk ere.

Eskaerak abenduak 15 arte

2023 urteko laguntzak eskatzeko epea abenduaren 15a arte egongo da zabalik. Eskaerak bide telematikoz aurkeztu ahal daitezke, udalaren webgunearen bidez, edo aurrez aurre, Herritarren Arreta Bulegoan.

Eskabidearekin batera, honako hauek aurkeztu beharko dira: negozio-jarduera zehazten duen memoria, negozioa arautzen duten erakunde juridikoen NANaren edo eraketa-eskrituren kopia, ordainketak eta tasak egunean daudela egiaztatzen duten ziurtagiriak, Goiekik baliozkotutako bideragarritasun-plana, errentamendu-kontratua edo lokala erosteko eskriturak, eta laguntzei lotutako gastuak egiaztatzen dituzten transferentzien egiaztagiriak.

Helburuak

“Laguntzek bi helburu dituzte: batetik, jarduera ekonomikoa eta enplegua mantentzea herriko ekonomiaren eremuan, eta, bestetik, pertsonei zuzendutako mota guztietako zerbitzu eta jarduerei lotutako enpresa-ekimen berriak abiaraztea, bai eta Ordiziako lokal eta espazio hutsak dinamizatzea ere”, gehitu du Alvarezek.

“Belaunaldien arteko erreleboa, negozio berritzaileak eta ekintzaileei orokorrean zuzendutako laguntza programa da”, gehitu du alkateordeak: “programa honen helburua merkataritza lokal hutsak berreskuratzea da, pertsona ekintzaileen bidez, eta baita belaunaldi txikietan belaunaldien arteko errelebuari erantzuna ematea ere. Pozgarria da ikustea herrian urtez urte ekintzaile berriak ditugula”. 

PERCOk, Ordiziako Merkataritza Eraberritze Plan Bereziak, jasotzen duen jarduketa-ildoetako bat da Ordiziako merkataritza eta ekonomia suspertzea, Ordiziako merkataritza eta ekonomia biziberritu egiten zituena, merkataritza-lokalei erabilera berriak emanez; eta proiektu hori abian jartzearekin batera, Ordiziako merkataritza eta ekonomia biziberritu egin ziren, eta, horri esker, merkataritza-lokalei erabilera berriak eman zitzaizkien, eta, ondoren, horri jarraipena eman zaio oraingo zortzigarren deialdira iritsiz.

“Udalak lehiakortasuna indartzen jarraitu nahi du eta udalerriko merkataritza-sektorea osatzen duten saltokien, zerbitzu-enpresen eta ostalaritza-establezimenduen jarraipena bermatu”, gehitu du Alvarezek.