OIANGUKO TABERNAREN ESLEIPEN BERRIA MARTXAN
Apirilaren 30ean amaituko da izen-emate epea
Ordiziako Udalak Oiangu parkeko taberna uda garaian, ekainetik irailera, irekitzeko esleipena egingo du aurten ere. Instalakuntzak zabalik egon behar duten gutxieneko ordutegia hurrengoa izango da:
- Astelehenetik-ostiralera: 12:00-20:00
- Asteburu eta jaiegunak: 11:00-22:00
Oinarrizko prezioa hileko 200 € izango da, hobetu beharrekoa, eta ezarri beharreko behin betiko bermea, 6.000 €koa. Interesa duenak eskuragarri ditu esleipenerako pleguak Ordiziako Udaleko harrera bulegoan (eta webgune honetan azpiko estekak sakatuta). Proposamenak aurkezteko azken eguna apirilaren 30 izango da.