Kalitatea 2013 argazkiaHainbat merkatarik kalitate ziurtagiria eskuratu dute

Martxoaren 8an eta 9an ospatutako Stock eta Kale azokaren balorazio positiboaren ondoren, ekintzaile berriak Ordiziako merkataritzaren ateei deika ari dira laster errealitate izango diren saltokien bitartez beraien proiektuak kaleratzeko eta D´elikatuz zentroa protagonista izango duen Turismo eta Merkataritzaren arteko elkarlanetik etorriko den ekintza edo lokalak berreskuratzeko moduko ekimen interesgarriak abian jartzeko dauden honetan, Ordiziako merkataritzak orain gutxi lortutako kalitatezko ziurtagiriak aurkeztu dira.

Kalitate ziurtagiriak
Ordiziako zazpi saltokik UNE 175001 Kalitatezko ziurtagiria ezarri dute Eusko Jaurlaritzaren eskutik, Euskaldendak Durangon eta Gipuzkoako Ganbarak Donostian antolatutako ekitaldien bitartez.

Kalitatearentzat sortutako Euskalit fundazio euskaldunak emandako ziurtagiri honek, bezeroarekiko arretan kalitatea, saltokiak prestatzen duten zerbitzua eta beraien langileen profesionalizatzea baieztatzen du.
Konpetentzia diren horietatik bereiztea, irudia hobetzea, merkataritzan konfiantza handiagoa sortzea eta bezeroaren fideltasuna handitzea, dira beste batzuen artean ziurtagiri honekin lortzen diren abantailak, herriko merkataritzaren aldeko apustua egiten duten bezeroei eskaintzeko balio erantsi batetan bihurtzen direlarik abantaila hauek.

2007. urtetik aurrera Eusko Jaurlaritzak ekimen honetara batu zen eta ziurtagiri hauek ezartzeko diru-laguntzak eskaintzen hasi zen.

Ziurtagiria ezartzeak 2 puntu gehiago izatea suposatzen die "Merkataritza saltokien eraberritzeko diru-laguntzen programan" parte hartu nahi duten merkatariei; erreformak egin, altzariak erosi, ordenagailuak, software informatikoa, etab.

Hauek dira euren lana ziurtagiriarekin sarituak izan diren saltokiak:

Arantxa mertzeria, Ortega fruta-denda, Eceiza harategia, Igabe moda, Olano zeramikak, Mujika harategia eta Mi casa dekorazioa

Saltoki hauetako merkatariak prestakuntza prozesu bat burutzeagatik eta norma honi lokalak egokitzeko egindako lanarengatik jaso dute kalitatezko ziurtagiria.

"Ordizian, ate irekiak 2013" eta merkataritza-turismo ekintzarako bilera 
Ezaguna da herriko merkataritza eta turismo arloen artean ematen den elkarlana eta dagoeneko bere emaitzak ematen hasi da azokarako, merkataritzarako eta ostalaritzarako positiboa izanik, beti ere Ordiziar, Goierritar eta bisitarien onuran. Pasa den urtean ekintza nabarmenetariko bat "Ordizian, ate irekiak" izan zen, honen bitartez Ordiziako merkatariek herriaren inguruko bere ezagutza zabaltzeko aukera izan zutelarik eta ondorioz bere zerbitzura balio erantsi bat eman, eskatutako gomendioak emanez beharra zuten bisitariei.

Oraingo honetan "Ordizian, ate irekiak 2013" ekintzari buelta bat eman eta honen bitartez, D´elikatuz zentrora urtean zehar egiten diren milaka bisitak aprobetxatzeko asmoz, taldeka antolatuta gerturatzen diren horiei abantaila desberdinak eskainiko zaizkie ekintzan parte hartzen duten denda eta tabernetan.

Ekintza hau dela medio, Ordiziako Merkataritza bulegotik apirilaren 30ean, asteartea, arratsaldeko 15:15etan D´elikatuz zentroan ospatuko den bilera informatiboan parte hartzeko deialdia luzatzen da merkatari eta ostalariei. Bilera honen bukaeran amaitutzat emango da ekintzan parte hartzeko izena emateko epea.

Merkataritzako mahaia
Ostalaritza mahaia aurten abiatu bada ere, lehenagotik martxan zegoen dagoeneko eta honekin lan dinamika berreskuratu nahian Merkataritzako bulegotik lan-bilera bat antolatu da maiatzaren 6an, astelehena, arratsaldeko 14:30tik 16:30ra. Bilera honetan merkataritzaz eta honekin lotura duten beste hainbat gaiz jardungo da. Epe laburrean aurkeztuko diren ekintzak besteak beste; ideia berriak eta aldaketa proposamenak jaso ahal izateko. Beti ere herriko saltokietan erosketak erakargarriagoak egin eta bezeroarekiko zerbitzua hobetzeko.

Aitor Velázquez-ek, Merkataritzako Teknikariak, merkataritza dinamizatzeko lanetan eman dituen lau urte hauetan merkatari eta ostalariak emandako erantzun baikorra eskertu nahi du eta linea berdinean jarraitzeko deia egiten die, beste behin ere eta ekitaldi hauen garrantzia kontutan hartuz, parte hartze nabarmena emango delakoan.

Ordizian txartela
Gogoratu behar dugu Ordizian merkatari elkarteak helburu berdinen inguruan herriko merkataritza baturik mantentzeko lanetan diharduela eta Ordizian Txartela duten horiek gozatu izango dituzten kanpaina berriak kaleratu dituztela dagoeneko.

Apirilaren 16tik 30era %5eko deskontu zuzena, maiatzean 10€ko erosketa-txartelen zozketak eta ekainean %5eko ezusteko deskontuak izango dituzte hain zuzen ere. Oraindik Ordizian Txartela ez dutenek Nafarroako Rural Kutxaren Ordiziako bulegoan, proiektuan parte hartzen ari diren saltokietan edo www.ordizian.com web orrian eskaera egiteko aukera dute.

Pintxo-potea
Iaztik, Ordiziako Ostalariek ere herri desberdinetan ezaguna den pintxo-potea eskaintzen dute asteazkenero 18:30tik 21:30etara. Ekintza honetan parte hartzen duten herritarren kopuruak udaberriarekin gora egin du berriro, eskaintzen den kalitatezko pintxoen aukera zabalaz gozatuz. Dudarik gabe aukera ezin hobea da, asteroko goizeko azokarekin batera, Ordiziako merkataritza eta ostalaritzara gerturatzeko.