image002Maiatzaren 26an amaitzen da proiektuak aurkezteko epea

Goiekik, Goierriko Garapen Agentziak, Goierriko Enpresa Ekimen Berrien XVI. Sariketa jarri du martxan. Honetan bi categoría ezberdin hartzen ditu kontuan; Enpresa Ekimen Berriko Proiektu Onena batetik eta Enpresan Buruturiko Proiektu Berritzaile Onena.

Lehenengo kategoriaren, Enpresa Ekimen Berriko Proiektu Onena, helburua da proiektu berritzaile, sendo eta bideragarri baten bidez sustatzailearen irudia bultzatu eta eskualdean lana eta aberastasuna sortzea. Horregatik dago zuzendua 2012. urtean zehar negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa sortu duten sustatzaileei. 6000€ jasoko ditu aurkezten direnen artean proiekturik onenak eta baldin de sortu den enpresak Kooperatibaren izaera juridikoa balu beste 3000€ jasoko lituzke.

Bigarren kategoriara, Enpresan Buruturiko Proiektu Berritzaile Onenera, aurkezten diren proiektuak eskualdeko ETE-etako produktu, prozesu, merkatu, antolakuntzan, etab. berrikuntza sustatzea izango dute helburu. Ekintza berritzaileak garatzen diren ondorioz, enpresa bertan balio erantsia sortzen duten eskualdeko ETE-ei dago zuzendua. Kategoria honetako proiektu onenari 3000 € emango zaizkio. Proiektuak aurkezteko epea 2013ko maiatzaren 26a izango da.

Sariari buruzko agiri guztiak (oinarriak, galdeketak, izen emateko oinarriak) www.goierri.org webgunean daude eskuragarri.