LORE ETA LANDAREEN II. AZOKA EGINGO DA LARUNBATEAN ORDIZIAN
11 landare ekoizle elkartuko dira
Datorren larunbatean, hilak 22, Lore eta landareen II. azoka egingo da Ordiziako Plaza Nagusian, 09:00etatik 14:00etara bitartean. Ordiziako Udalak eta Landare Azokak elkarteak antolatu dute ekimen hori. Denera 11 landare ekoizle elkartuko dira, horietatik bi Goierrikoak: Aritz Urretabizkaia (Arama) eta Iñaki Azanza (Zaldibia-Ordizia).
Era askotako landare eta osagarriak ikusi eta erosi ahalko dira larunbateko azokan: garaiko landareak, dekoraziokoak, kaktusak, bonsaiak, sukaldaritzan erabiltzekoak, usain-belarrak, fruitu arbolak eta baita ekoizpen ekologikokoak ere. Osagarri eta lorontziei dagokionez, besteak beste, upelekin egindako lorontziak egongo dira salgai, forma eta neurri ezberdinetakoak.
Parte hartzaileak
- Cactus Islaya (Errenteria)
- Irun Bonsai (Irun)
- Urtinea lorategia (Usurbil)
- Aranburu haztegiak (Aginaga)
- Blasenea haztegi ekologikoak (Zarautz)
- Viveros El Montañes (Tafalla)
- Lurberry (Zarautz)
- Zunoyar lorategia (Oiartzun)
- Aritz Urretabizkaia (Arama)
- Jardineras Biribay (Logroño)
- Iñaki Azanza (Zaldibia-Ordizia)
Info +: http://landare-azokak.blogspot.com.es/search/label/ordizia