Las fotografías deportivas vestirán el polideportivo Majori-Altamira
Ordiziako Udalak Majori-Altamira kirol argazki lehiaketa jarri zuen martxan, lehen aldiz. Ordiziako kirol ekintzekin lotutako argazkiak batu eta hamaika aukeratuko dira, ondoren kiroldegiko zein estadioko instalazioetan jartzeko helburuarekin. Ordiziako kirol ekintzen argazkiak bakarrik onartu dira, eta hauek izan dira hautatuak. Hamar argazkiz gain, bat irabazle moduan ere aukeratu da, Jose Miguel Romerorena, ‘Sheskates’ izenarekin.
- Emezetaklik
- Nekane de Juan Irastorza
- Miguel Cavero (2 argazki)
- Jon Biguri
- Juan Carlos Martin
- Jose Miguel Romero (2 argazki)
- Iñaki Hidalgo (2 argazki)
- Javier Quiros Fernandez
“Parte hartze zabala izan dugu lehiaketan, ia 40 argazki aurkeztu dira, eta gainera, diziplina desberdinetakoak. Horren erakusle da Ordiziako kirol ekintzetan dagoen aberastasuna”, nabarmendu du Jon Ander Caballero, Ordiziako kirol zinegotziak. “Oso pozik gaude argazki hauek Majori-Altamira kiroldegiko paretak jantziko dituztelako”, gehitu du.
Irabazle bakoitzak 50 euroko saria jaso du, eta 100ekoa irabazle nagusiak.